Rita Wilson

Margarita Ibrahimoff (Hollywood, Kalifornia, AEB, 1956ko urriaren 26a),[1] Rita Wilson izen-deiturez ezaguna, aktorea, abeslaria, kantautorea eta ekoizlea da. Hainbat filmetan agertu daː Volunteers (1985), Sleepless in Seattle (1993), Now and Then (1995), Jingle All the Way (1996), The Story of Us (1999), Runaway Bride (1999) eta It's Complicated (2009) filmetan, besteak beste. Gainera, The Good Wife and Girls telesailetan ere agertu zen. Wilsonek Broadwayn antzeztu du, eta hainbat film ekoitzi ditu, besteak beste My Big Fat Greek Wedding (2002). Kantautore gisa, Wilsonek AM / FM, Rita Wilson, Bigger Picture eta Halfway to Home albumak argitaratu ditu.

Rita Wilson
Rita Wilson by Gage Skidmore 2.jpg
(2019)
Bizitza
Izen osoa Маргарита Ибрахимова, Μαργαρίτα Ιμπραΐμοφ, Margarita Ibrahimoff
Jaiotza Hollywood1956ko urriaren 26a (63 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Grezia
Talde etnikoa Greek American (en) Itzuli
Bulgarian Americans (en) Itzuli
greziarra
Familia
Ezkontidea(k) Tom Hanks  (1988ko apirilaren 30a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, zinema ekoizlea eta abeslaria
Altuera 68 hazbete
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Decca (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa
IMDb nm0001854
ritawilson.com
Rita Wilson, 2008an.

2019ko martxoan, izar bat jarri zioten Hollywoodeko ospearen pasealekuan.[2]

Aita bulgariarra eta ama greziarra izanik, Wilsonek greziar nazionalitatea ere badu, estatubatuarraz gain.

ErreferentziakAldatu

  1. Jaioteguna Kaliforniako Estatuaren erregistroetan berretsita dago: (Ingelesez) California Birth Index, 1905–1995. Center for Health Statistics, California Department of Health Services, Sacramento, Kalifornia. Margarit Ibrahimoff Los Angelesen (Kalifornia) jaio zen, 1956ko urriaren 26an.
  2. (Ingelesez) «“I grew up in Hollywood”: Why Rita Wilson’s Walk of Fame star is particularly meaningful» Ora.tv 2019-03-20 . Noiz kontsultatua: 2020-03-12.