Zaldun Iluna
Zaldun Iluna[1] (ingelesez: The Dark Knight) 2008ko Christopher Nolan estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da. DC Comics komikietxeko Batman superheroiaren komikietan oinarritua dago. Bertan, Christian Bale, Michael Caine, Heath Ledger, Gary Oldman, Aaron Eckhart, Maggie Gyllenhaal eta Morgan Freeman aktoreek anteztu zuten.
2005eko Batman Begins filmaren jarraipena da, 2012an The Dark Knight Rises (2012) filmak jarraitu zion. Bestalde, Heath Ledger aktorearen azken filma izan zen, bertan burututako Joker pertsonaiaren antzezpena bereziki goiraipatua izan zelarik.
Filmak Oscar Sarietarako 8 izendapen jaso zituen, 2 irabazi zituelarik: Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Richard King) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Heath Ledger, hil ondorenean).
Argumentua
aldatuBatman (Christian Bale) krimenaren aurkako borrokara itzuli da. Jim Gordon (Gary Oldman) tenientea eta Harvey Dent (Aaron Eckhart) barrutiko fiskalaren laguntzaz, Batmanek Gotham hiriko krimen antolatua desagertarazteko helburua du. Hirukotea eraginkorra dela frogatzen da, baina bapatean Joker (Heath Ledger) agertuko da, hiritarren artean nahasmena eta izua eragingo duen kriminal berria.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Christian Bale | Bruce Wayne/Batman |
Heath Ledger | Joker |
Aaron Eckhart | Harvey Dent fiskala |
Michael Caine | Alfred Pennyworth |
Maggie Gyllenhaal | Rachel Dawes |
Gary Oldman | Tinent Jim Gordon |
Morgan Freeman | Lucius Fox |
Eric Roberts | Sal Maroni |
Chin Han | Lau |
Colin McFarlane | Gillian B. Loeb |
Cillian Murphy | Jonathan Crane doktorea/ Scarecrow |
Kanpo estekak
aldatu- The Dark Knight filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- ↑ «https://twitter.com/eencodings/status/1461370689043193864» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).