Egunean behin (lehiaketa)

joko aplikazio mugikorra

Egunean behin telefonorako aplikazio bidez zabaltzen den galdera-erantzun moduko lehiaketa da, Codesyntax enpresak 2019an sortu zuena. Erabiltzaileak egun bakoitzean behin bakarrik jolas dezake, 10 galderetan erantzun zuzena markatu behar du aurkezten zaizkion hiru aukeren artean.[1]

Egunean behin (lehiaketa)
Egunean Behin zuzenean.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea2019
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoatrivia (en) Itzuli
Irakur dezakeAndroid eta iOS
Ekoizpena
GaratzaileaCodesyntax

Lehen finala 102 lagunek jokatu zuten Azpeitiko Sanagustin kulturgunean 2019ko abenduaren 14ean. Eneko Agirrezabal segurarrak irabazi zuen. Finalean aurreko hilabeteetako jokalaririk onenak bildu zituzten, final batean. 2019ko udazkenean astean 50.000 pertsonak baino gehiagok jokatzen zuten partidaren bat sakelakoetarako euskarazko aplikazioan. Gainera, berez joko indibiduala zena, norberak saio kolektibo bihurtu dute.[2]

« Txaloak Codesyntaxekoei, euskarazko jolas batean 50.000 parte hartzaile lortzea ez baita normala, lorpen hau gutxitan izan baita Euskal Herrian euskarazko produktu batekin. »

—Kike Amonarriz[2]


Bigarren denboraldia 2019ko irailean hasi eta abendura bitarte iraun zuen. Hirugarren denboraldiak 8 aste hartu zituen 2020ko otsailean hasita. 2020ko otsailean aplikazioak 70.000 partaide lortu zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. Sustatu; CodeSyntax. (2020-01-07). «Egunean Behin: 3.5 milioi partida jokatu ziren 2019an» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  2. a b Goikoetxea, Jakes. «Egunean Behin: «Hurrengoa belodromoan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.