Layaza Arabako Guardia herrian kokaturik dagoen trikuharria da, Kalkolitoan eta Brontze Aroan eraikia. Eskamelo mendia du ondoan eta Domingo Fernández Medranok 1952an aurkitu zuen.

Layaza trikuharria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGuardia
Koordenatuak42°34′48″N 2°39′11″W / 42.579974°N 2.653027°W / 42.579974; -2.653027
Map
Ondarea

Deskribapena

aldatu

Korridore motako hilobi megalitikoa, oinplano irregularra duena (3 m x 1,80 m). Hareharrizko zazpi lauzatan oinarrituta dago, eta korridoreak zortzi lauza ditu. Hego-ekialdeko lauza bat galdu da. Korridorea (0,75 m zabal), bestalde, nahiz eta ongi markatuta egon, nahiko egoera eskasean dago. Trikuharria harri-tumulu obalatuz batez (26 m x 16 m) inguratuta dago.[1]

Monumentu kalifikatua

aldatu

2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[2].

Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.