José Ignacio Vegas

euskal historialaria eta arkeologoa (1934-2024)

José Ignacio Vegas Aranburu (Gasteiz, 19342024ko urtarrilaren 8a) arabar historialari eta arkeologoa izan zen.[1][2][3]

José Ignacio Vegas
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1934
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza2024ko urtarrilaren 8a (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta historialaria

Twitter: ignaciovegaluna Edit the value on Wikidata
San Joan Ante Portam Latinamgo aztarnategia ikertu zuen Jose Ignacio Vegas

Mercedes Benz automobilen lantegian lan egin zuen baina bere kultur lanagatik da ezaguna. Arabako arkeologian erreferente izateaz gain, argazkilaritzan, zineman, artean eta kulturako beste hainbat arlotan aritu zen bere bizitzan zehar.

Arkeologia lana aldatu

Helburu dibulgatzailearekin Arkeologia Museoaren Lagunen Elkartea sortu zuten historialari eta arkeologoetako bat izan zen. Halaber, Aranzadi eta Eusko Ikaskuntzako kide izan zen[2]. Arkeologiarako Arabar Institutuak argitaratzen duen Estudios de Arqueología Alavesa aldizkarian artikuluan idatzi zituen, zeramikari eta megalitismoari buruz batez ere. 1977an Zaragozan egindako Arkeologia Nazionaleko biltzarretan parte hartu zuen[1]. Euskal herriaren Adiskideen Elakarteko kidea izan zen eta bertako Arabako komisioaren lehendakaria 1984 eta 1986 artean[3].

Zenbait aztarnategi arkeologiko zuzendu ditu, besteak beste, Kripango Los Llanos trikuharria edo Mendiluze harrespila eta, Neolito amaierako ehorztoki handia izan zen Guardiako San Joan Ante Portam Latinam indusketa gune garrantzitsua. Horrez gain, hainbat liburu eta dozenaka zientzia-artikulu idatzi zituen[4][5].

Argazkilaritza aldatu

Argazkilari gisa egindako ibilbidearen isla da Gasteizko Udalari bere argazki funts osoa eman ziola dohaintzan: 1956tik 2020ra bitarteko artxiboa, 50.000 irudi baino gehiagokoa. Arkeologiari buruzko argazkiak dira horietako asko, baina baita Gasteizko gizartearekin, kulturarekin eta artearekin lotutakoak ere[2].

Bibliografia aldatu

  • 2007. San Juan Ante Portam Latinam: una inhumación colectiva prehistórica en el valle medio del Ebro : memoria de las excavaciones arqueológicas, 1985, 1990 y 1991. koord. José Ignacio Vegas Aramburu. Arabako Foru Aldundia. ISBN: 9788478216697.
  • 1999. San Juan ante Portam Latinam-eko ehorzleku neolitika: [erakusketa]. Gasteiz : Arabako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Saila ISBN: 8478213953
  • 1990. Los grupos humanos en la Prehistoria de Encia-Urbasa: análisis cultural de asentamientos, sistemas de explotación, modos de vida y ritos desde el Neolítico hasta el final de la Edad Antigua. koord. Ignacio Barandiarán Maestu eta José Ignacio Vegas Aramburu. Eusko Ikaskuntza. ISBN: 8487471021
  • 1983. Alava en sus manos. Bilduma: Llanos Ortiz de Landaluce, Armando (zuz.): Alava en sus manos. 5 liburuki. Arabako Kutxa, D.L. 1983.
  • 1978 Zenbait Egile. Guía del Museo Provincial de Arqueología de Alava. Museo Provincial de Arqueología (Vitoria). Arabako Foru Aldundia, Kultura saila, Arkeologia azpisaila. ISBN:9788450026993, 8450026997.
  • 1973. Dólmenes de Alava. Guía para su visita. Arkeologiarako Arabar Institutua eta Arabako Foru Aldundiko Kultura saila. DL VI 78-1983.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Auñamendi Eusko Entziklopedia. José Ignacio Vegas Aramburu. .
  2. a b c «Jose Ignacio Vegas Aranburu arkeologoa hil da» Arabako Alea. Berria 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024).
  3. a b (Gaztelaniaz) González, Carlos. (2024-01-09). «Fallece el arqueólogo, historiador e investigador José Ignacio Vegas Aramburu» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. «Jose Ignacio Vegas Aranburu arkeologoa hil da - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. (Gaztelaniaz) «José Ignacio Vegas Aramburu» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Kanpo estekak aldatu