Fuenmayor Errioxako iparraldeko udalerri bat da. 2020. urtean 3.143 biztanle zituen. Ardogintza munduan ezaguna da.

Fuenmayor
municipality of La Rioja (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Izen ofizialaFuenmayor
Posta kodea26360
INEk ezarritako kodea26064
HerriburuaFuenmayor
Geografia
Koordenatuak42°28′00″N 2°33′36″W / 42.466666666667°N 2.56°W / 42.466666666667; -2.56
Map
Azalera34.29 km²
Altuera433 m
MugakideakLogroño, Navarrete, Cenicero, Eltziego, Guardia eta Lapuebla Labarka
Demografia
Biztanleria3.259 (2023)
32 (2022)
alt_left 1.549 (%47,5) (%48,6) 1.585 alt_right
Dentsitatea95,04 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakTresses
MatrikulaLO
fuenmayor.org

Geografia aldatu

Ebro ibaia eta N-232 errepidearen arteko eremuan kokaturik dago, Logroño hiriburutik 11 kilometro mendebaldera. Udalerriak 34 km2-ko azalera du eta 430 metrotako altuera[1]. Ibaiaren iparraldeko ertzean Lapuebla de Labarca herri arabarra dago.

Historia aldatu

Zeltiberiarren eta erromatarren aztarnak aurkitu izan dira Fuenmayorreko lurretan. Kontsulen garaian dagoeneko aipatzen da Varía edo Varegia izeneko lurraldean bazela asentamendu bat[2]. 567. urtean Leovigildo errege godoak Naiararen inguruko eremu osoa menperatu zuen.

Herriaren sorrera ez da zehazki ezagutzen. Kondaira batek dioenez Ramiro I.a Asturietakoaren ejerzitoko hiru kapitainek Clavijoko gudua irabazi eta itzuleran toki honetan gelditzea erabaki zuten oso lur emankorra zela iritzita, eta erregeak lur hauek eman zizkien gudua irabazten lagundu izanaren ordainetan[1]. Edonola ere Fuenmayorren aurreneko aipamena XI. mendekoa da, Estefania Foixkoa erreginak Naiarako monasterioaren esku uzten duen agirian agertzen da, beste hainbat tokirekin batera[1]. XVII. mendean Navarreteren menpe aurkitzen zen eta Fuenmayorko biztanleek 6.600 dukateren truke independentzia erosi zuen[1].

1784. urtean Fuenmayorko Francisco Tobía y Ubagoren etxean Real Sociedad Económica de La Rioja ilustrazio garaiko elkartea sortzeko hainbat bilera egin ziren. XIX. mendean upategi handiak eraiki ziren eta garapen ekonomiko handia izan zuen.

Ekonomia aldatu

Herria Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Altua" azpieskualdean. 25 upategi ditu eta hainbat oso ezagunak dira ardogintza munduan[3].

Zurgintza eta keramika industria ere badu.

Biztanleriaren bilakaera aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Fuenmayorreko Andre Mariaren eliza
  • Andre Mariaren eliza: XVI eta XVIII mendeen artean eraiki zen aurrez existitu zen eliza erromaniko baten gainean. Erromanista estiloko erretaula nagusia aipatzekoa da[4].
  • Fernández Bazán jauregia (XVII mendekoa)[5]
  • Terángo markesen jauregia (XVI mendekoa)[6]
  • Kristoren baseliza[7]
  • Karmengo baseliza[8]

Kultura aldatu

Fuenmayorreko jaiegun nagusia Fiesta de Los Marchos da. Abenduaren 7ko gauean ospatzen da eta herri guztian suak pizten dira. Kondairaren arabera ohituraren jatorria Iberiar Penintsulako Gerran (1808-1814) dago. Tropa frantsesak Logroñon zeuden eta inguruko herri guztiak harpilatzea zuten helburu, tartean Fuenmayor. Fuenmayortarrek suak piztu zituzten herriko hainbat tokitan eta frantsesek dagoeneko erasotutako herria zela pentsaturik iparralderantz jarraitu zuten[9]. Dena dela inongo oinarri historikorik ez duen kondaira da.

Maiatzaren 1eko zubian "Festival Mariquitina's Day" ospatzen da La Tejera finkan. Ardoaren eta honen inguruko kultura ospatzen da hainbat ikuskizunen bidez; magia, ipuin kontaketak, poesia errezitaldiak, musika emanaldiak...[10]

Herritar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Txantiloi:Es-GT «Guía de Fuenmayor (la Rioja) Turismo accesible» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  2. Juan Enrique Merino de Tejada. Historia de la Muy Noble e Ilustre Villa de Fuenmayor. .
  3. «Listado de Bodegas de Fuenmayor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  4. «Iglesia Parroquial de Santa María» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  5. «Palacio Fernández Bazán (Fuenmayor)» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  6. «Palacio de los Marquesés de Terán en Fuenamyor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  7. «Ermita del Cristo de Fuenmayor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  8. «Ayuntamiento de Fuenmayor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Fuenmayor celebra ‘Los Marchos’ con un centenar de hogueras, degustaciones y toro de fuego» El Balcón de Mateo (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  10. (Gaztelaniaz) Riva, Andrés García de la. (2009-09-25). «Uvas centenarias en busca de paladares jóvenes» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).

Kanpo estekak aldatu