Suediako monarkia

Suediako errege» orritik birbideratua)

Suediako monarkia Suediako estatu-buruaren forma politikoa da. Suediak monarkia hereditarioa du, sistema parlamentario baten barruan. Suediako Erresuma (suedieraz: Konungariket Sverige) monarkia bat izan da memoria dagoenetik. Hasiera batean hautapenezko monarkia izan zena monarkia hereditario bilakatu zen XVI. mendean, Gustav Vasaren erregetzarekin batera[1]. Hala ere, aurreko monarka gehienak familia kopuru mugatu batekoak izan ziren, Suediako erret leinu gisa hartzen direnak.

Suediako armarri handia

Suedia gaur egun demokrazia ordezkatzaile bat da, sistema parlamentario batekin, herri burujabetzan oinarritua. Hala agertzen da defintitua Gobernuaren Instrumentua legean, Suediako konstituzioaren lau oinarrizko legeetako bat[2]. Monarka eta Erret Familiak hainbat ordezkaritza ofizial eta ez ofizial egin ditzakete, bai Suedian zein atzerrian ere.

Gaur egun Suediako erregea Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa da, 1973ko irailaren 15ean tronura iritsi zena bere aitonaren heriotzaren ondotik, Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) The Monarchy in Sweden - Sveriges Kungahus. (Noiz kontsultatua: 2017-05-09).
  2. (Ingelesez) Riksdagsförvaltningen. The Constitution. (Noiz kontsultatua: 2017-05-09).

Kanpo estekak aldatu