Vistulako itsas aintzira

Vistularen itsas aintzira» orritik birbideratua)

Vistulako itsas-aintzira (polonieraz: Zalew Wiślany; errusieraz: Калининградский заливtranslit.: Kaliningradskiy Zaliv; alemanez: Frisches Haff; lituanieraz: Aistmarės) Itsaso Baltikoaren ondoan dagoen ur gazikarako masa da, Gdańskeko golkotik, Vistularen kordoia izenaz ezagutzen den hareazko lerro batek banandua; aintziraren ura, nagusiki, Vistula ibaitik dator. Vistulako badia edo Vistulako golkoa bezala ere ezagutzen da.

Vistulako itsas aintzira
Motabadia, objektu geografiko eta turismo-atrakzioa
Sakonera5 m
Geografia
Map
Koordenatuak54°28′35″N 19°46′04″E / 54.4764°N 19.7678°E / 54.4764; 19.7678
Honen parte daItsaso Baltikoa
Hidrografia
Betebidea

Pregolia- Kaliningrad ondoan itsasoratzen dena- eta Vistula -aintzirari emari gehien ematen diona- aintzira betetzen duten ibai nagusia dira. Aintzirak Baltiyskeko itsasarteren bidez itsasoarekin lotura du.

Vistulako itsas-aintzira Polonia eta Errusiaren artean banatuta dago. Bere urek bustitzen dituzten hiri nagusiak Kaliningrad, Baltiysk eta Primorsk (Errusian) eta Elbląg, Tolkmicko, Frombork eta Krynica Morska (Polonian) dira. Trafiko gehien duen Poloniako portua Elblągekoa da, baina mugako arazoak eta itsasorako irteera Errusian egoteak gainbehera ekonomikoa ekarri du portuarentzat.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.