Hansa[1] edo Hansako Liga XIII. eta XVII. mendeen bitartean Itsaso Baltikoan salerosketa-monopolioa ezarri eta mantendu zuten merkataritza-taldeen batasuna izan zen.

Hansaren ibilibide nagusiak

Historia

aldatu

Alemanian, XII. mendetik aurrera hiri berriak sortu ziren gaztelu, jauregi, monasterio edo gotorlekuen ondoan Inperioko lurralde osoan. Hirietan, askatasun eta eskubide bereziak jarri ziren indarrean, landetako populazioak jaun nobleen menpeko jarraitzen zuen bitartean. Partikularki, zenbait hiri Inperioko Hiri Aske bihurtu ziren. Horrek esan nahi zuen ez zeudela inolako jaunaren azpian, ez sekular ez erlijioso, baizik eta Enperadorea zuten buru bakarra.

Hiriak, oro har, ibilbide luzeko merkatari dirudunek kontrolatzen zituzten. Esku langileek gremioak osatzen zituzten, arautegi zorrotzen azpian, hirien gaineko kontrola bereganatu nahian. Ekialdeko eta iparraldeko salerosketak ugaldu ziren, Lübeck buru zuen Hansako Liga garatzen zen heinean.

Nolanahi ere, Hansan ez zeuden bakarrik Inperioaren azpiko hiriak baturik, Herbehereetakoak, Norvegiakoak eta Ingalaterrakoak ere bazeuden. Batasun hori XIII. mendean sortu zen Kolonia eta beste 29 hiriren artean, amankomuneko interesak babesteko asmotan. Merkataritza-pribilejio andana jaso zituen batasun horrek, batik bat Ingalaterran, Flandrian eta Errusian ere.

Lübeck eta Hamburg hiriek, 1241ean, Itsaso Baltiko eta Itsaso Beltzaren arteko ibilbide komertzialaren gaineko kontrola partekatzeko hitzarmena sinatu zuten. Bi hiri horiek, 1252an Flandriarekin ere salerosketarako itunak sinatu zituzten. Honela, Bruggek, Flandriako hiri nagusiak, Hansako garapenean parte hartze handia izan zuen. Geroago Londresekin ere hartu-eman komertzialak abian jarri zituzten. Bremen eta Danzig sartu ziren geroago, eta haien atzetik Westfaliako, Rhin aldeko, Herbehereetako, Prusiako, Lituaniako eta Estoniako beste hiri asko.

Federazio hau, Hansa 1343an deituta, Danimarkari gerra egitera ausartu zen. Garaituta, Danimarkak kalteordainak ordaindu behar izan zituen, batasunaren ahalmen ekonomikoa handituz. Hurrengo urteetan, merkataritza gune berriak zabaldu zituen Iparraldeko Europan. Honela, nekazaritza eta nolabaiteko industria garatu ahal izan zituen, baita ubide eta errepideak egin ere.

Nolanahi ere, XV. mendearen amaieran batasunaren desintegrazio hasi zen. Europan estatu subiranoen garapenarekin, Amerikako aurkikuntzarekin eta Herbehereetako zein Ingalaterrako itsaso nagusitasunarekin bizkortu zen Hansaren gainbehera.

Hansako Ligako kideak

aldatu

Pomeranian eta Wendian

aldatu
 
Pomeraniar eta Wendiar Zirkuluko hiriak.

Saxonian, Thuringian eta Brandenburgen

aldatu

Polonian, Prusian, Livonian eta Suedian

aldatu
 
Danzigeko (Gdansk) portu zahar eta aberatseko Krantor atea.

Rhinen, Westfalian eta Herbehereetan

aldatu

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu