Kalmar
Kalmar, Suediako hego-ekialdeko hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Itsaso Baltikoaren ertzean. 2011ko erroldaren arabera hiriak 36.392 biztanle ditu. Izen bereko konderriko hiriburua da; konderria hamabi udalerrik osatzen dute, eta 233.090 biztanle zituen 2011n.
Kalmar Kalmar | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Plaza Nagusia Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia historikoa | Småland | |
Kalmarko konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Kalmar | |
Jatorrizko izena | Kalmar | |
Posta kodea | 390 02–398 09 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°39′51″N 16°21′56″E / 56.664286°N 16.365633°E | |
Azalera | 2.052 ha | |
Altuera | 8 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 41.852 (2020ko abenduaren 31) 464 (2020) | |
Dentsitatea | 1,866 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1100 | |
Telefono aurrizkia | 480 | |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Giresun (en) | |
http://www.kalmar.se |
Historia
aldatuKalmar Suediako hiririk zaharrenetarikoa da: hiria aipatzen duten agiri zaharrenak XII. mendekoak dira, baina historiaurreko arrastoak aurkitu dituzte arkeologia-indusketetan; Harri Aroko hilerri baten aztarnak, esaterako.
XII. mendean, Danimarkarekiko mugan zegoenez, gaztelua eraikitzen hasi ziren bertan, gotorlekua behar zutelakoan. Erdi Aroan, Kalmar harresiz inguratuta zegoen, erresumako herri handienetakoa zen, eta portua ere garrantzitsua zen, herria merkataritza-gune indartsua zelako.
XIV. mendearen amaieran, Margarita I.a Danimarkakoak Kalmarreko Batasuna aldarrikatu zuen, eta Eskandinaviako hiru erresumatako erregina bihurtu zen 1397an: Danimarkakoa, Norvegiakoa eta Suediakoa; hala jarraitu zuen eskandinaviar erresumak batuta 1523. urtera arte.
1540ko hamarkadan Gustavo Vasa erregeak gaztelua eraberritzeari ekin zion, eta haren ondorengoek jarraitu zuten lanekin mende-amaierara arte; hala eraiki zen gaur arte iraun duen gaztelu errenazentista bikaina.
XVI. mendean bi gertakari odoltsu izan ziren: 1505. urtean Joan I.a Danimarkakoak -Kalmarreko Batasuneko erregeak- alkatea eta herriko kontzejuko denak hil zituen independentistei laguntzen zietelakoan (Suedia Kalmarreko Batasunetik kanpora utzi nahi zuten). Bigarren gertakaria 1599. urtean izan zen, Karlos IX.a Suediakoa eta Sigismundo III.a Vasa erregeen arteko gerran: Suediakoak herria hilabetez inguratuta izan zuen, eta, errenditu ondoren, 22 lagun hil zituen.
1611. eta 1613. urteen bitartean, Kalmarreko Gerra izan zen Suedia eta Danimarka artean: hiriaren zati handiak apurtu egin zituzten borrokaldietan. Gerra ostean, herria lekuz aldatzeko erabakia hartu zuten, toki seguruagoan ezartzekotan, eta gaztelutik ekialdera eraiki zuten: hiri errenazentisten diseinua zuen, eta harrizko eraikinak egiteko sustatu zenez, Suedian beste leku gutxitan zegoen itxura hartu zuen hiriak. Besteak beste, Nicodemus Tessin Zaharrak jardun zuen Kalmarreko katedralaren lanetan, eta estilo barrokoko eraikinak egin ziren hirian.
1634. urtean sortu zuten Kalmarreko konderria, eta Kalmar da harrezkero hiriburua.
1658. urtean Suediak Eskania, Halland eta Blekinge probintziak (ordura arte Danimarkakoak) bereganatu zituenean, Kalmar erresumaren mugatik urrun geratu zen, eta garrantzi estrategikoa gutxitu egin zitzaion alde horretatik; garrantzi militarra galdu zuen.
XIX. mendearen hasieran, harresiak botatzeari ekin zioten, eta hiri berriak zaharraren mugak gainditu zituen; are gehiago 1874. urtean trenbidea hirira iritsi zenean. Ordukoa da Kalmarreko antzokia.
Nolanahi ere ere, XVII. mendeko hiriaren egitura XX. mendera arte iraun du: 1960 eta 1970 hamarkadetan hiriaren erdialdeko eraikin batzuk bota zituzten merkataritza-guneen saltoki handiak, banketxeak eta aparkalekuak egiteko, baina arkitektura-ondareak iraun du neurri batean.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Kalmar (2002-2015); precipitation 1961-1990; extremes since 1901) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11.6 | 15.6 | 20.6 | 25.7 | 28.6 | 33.0 | 35.2 | 33.1 | 28.2 | 23.5 | 15.4 | 13.2 | 35.2 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.0 | 2.3 | 6.2 | 11.2 | 16.0 | 20.1 | 22.5 | 21.8 | 17.7 | 11.6 | 7.1 | 3.4 | 11.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.7 | -0.7 | 2.0 | 6.0 | 10.7 | 14.7 | 17.5 | 16.8 | 13.0 | 7.9 | 4.5 | 0.8 | 7.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.4 | -3.6 | -2.1 | 0.9 | 5.4 | 9.3 | 12.4 | 11.7 | 8.3 | 4.1 | 1.8 | -1.8 | 3.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -31.0 | -26.5 | -27.6 | -12.7 | -5.8 | -1.2 | 2.6 | 0.4 | -5.7 | -8.8 | -17.3 | -25.3 | -31.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 37.0 | 28.9 | 29.5 | 29.0 | 34.7 | 38.9 | 59.5 | 49.5 | 50.1 | 38.5 | 46.5 | 41.2 | 484.0 |
Iturria (1): SMHI[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2015[2] |
Ekonomia
aldatuKalmarko ekonomia-jarduera nagusiak industria, merkataritza eta zerbitzuak dira. Langile gehien dituzten enpresak Atlas Copco (industria-ekipamendua), Nobina Sverige autobus-konpainia, Tidningsbärarna egunkari-banatzailea, IKEA (manufakturak) eta KLS Ugglarps (haragiak) dira.
Historikoki, beste enpresa handi batzuek ere egoitza izan dute Kalmarren: Kalmar Verkstad (1902-2005, automobilgintza eta trengintza); Volvo (automobilak egiteko produkzio-lantegia); Kalmar ångkvarn (Eskandinaviako irin-ekoizle nagusia izan zen), gaur Kalmarko konderriko museoko egoitza; Nordchoklad (1903an sortuta, Kalmar Karamellfabrik izenarekin); Kalmar nya tapetfabrik (1882-1971, horma-paperak); Margarinfabriken Svea (margarina), eta Olle Engdahls Plåt & Smide (altzairugintza).
Volvoren lantegian dago hiriko merkataritza-gune handiena, Hansa City.
Demografia
aldatuBiztanleriaren bilakaera (1960 – 2010)[3] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1960 | 1965 | 1970 | 1975 | 1980 | 1990 | 1995 | 2000 | 2005 | 2010 |
30.516 | 32.536 | 34.918 | 32.049 | 29.819 | 30.817 | 32.671 | 33.788 | 35.170 | 36.392 |
Garraioak
aldatuHirian trenbide-linea bi daude. Autobusek eta hegazkinek (Kalmarko aireportua) ere lotzen dute hiria beste gune batzuekin, eta errepidez ere ondo lotuta dago Europarekin.
Kirolak
aldatuKalmar FF futbol taldeak Suediako liga bat eta hiru kopa irabazi ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Stortorget, plaza nagusia.
-
Storgatan, kale nagusia.
-
Läns museoa.
-
Dahmska etxea.
-
Kalmarko itsasartea.
-
Hiriko parkea.