Samara Velte

euskal idazlea

Samara Velte Moran (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) kazetari[1] eta idazle euskalduna da.

Samara Velte
Samara Velte.jpg
Bizitza
Jaiotza Zarautz, 1991 (28/29 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 890


IbilbideaAldatu

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Hemeretzi urterekin hasi zen Berria egunkarian lanean. Bertan, kazetari gisa trebatu zen, lehenik Nazioarteko Politikari buruzko gaietan, eta gero Gizartean, batez ere azken etapa honetan genero eta feminismo gaiak landuz. 2018aren amaiera geroztik ikertzaile gisa dihardu EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean diskurtso-ikasketetan espezializatu zen.[2]

LiburuakAldatu

AntzerkiaAldatu

2008an estreinatu zen Eta Karmele? antzezlana Zarautzen, eta handik bost urtera bihurtu zen liburu. Antzerki absurduaren generoan kokatzen da lana eta Samuel Becketten En attendant Godot (1952) antzezlanean oinarrituta dago. Haeran bi gizon baziren zuhaitz baten ondoan Godoten zain, Velterenean bi emakume daude Karmeleren zain, kotxe baten inguruan. Bi antzezlanetan agertzen dira jendarteari eta botere harremanei buruzko solasaldiak, errepikapenak, umorea eta komunikazio-inkomunikazio egoerak[3].

KazetaritzaAldatu

SariakAldatu

2015ean, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen, kazetari berriaren kategorian, Berria egunkariko 'Mundua' sailean Eskoziako independentzia erreferendumari buruzko artikuluengatik[4].

ErreferentziakAldatu

  1. Berria.eus. «Samara Velte | Berria.eus» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-11.
  2. Samara Velte Morán. "Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua". Cultura.
  3. Alvarez Uria, Amaia. (2013). «Eta Karmele? (kritika)» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-07-04.
  4. Berria.eus. «Julen Iriondok eta Samara Veltek jaso dituzte Rikardo Arregi sariak» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-07-04.

Kanpo estekakAldatu