Tene Mujika saria

euskarazko literatur saria (ez-fikziozko historia hurbila)

Tene Mujika saria Debako udalak eta Elkar argitaletxeak Robustiana Mujika Egaña idazlearen omenean urtero antolatzen duten beka da .

Sarira Euskal Herriko historia hurbilari buruzko ez-fikziozko proiektuak aurkeztu behar dituzte parte hartzaileek. Izan ere, euskal literatura aberastearekin batera, Euskal Herriko historia hurbila ezagutaraztea da bekaren helburua. Idazleak saridun suertatzen badira, euren lanak argitaratzeko aukera izaten dute.[1]

Robustiana Mujika, Robustenez eta Tene Mujika-z ezaguna dena, 1888an Deban jaiotako euskal idazle eta olerkaria izan zen eta gaur egun martxan dagoen bekari ematen dio izena. Lehen Tene Mujika Literatur Lehiaketa 1984an egin zen. 2006. urtean lehiaketatik beka izatera pasa zen. Urte bateko epea izaten dute irabazleek proiektua egiteko eta ondoren publikatzeko[1].

Sarituen zerrendaAldatu

Hauek izan dira Tene Mujika sariko irabazleak eta proiektuak:[2]

Urtea Irabazlea Proiektuaren izenburua
2022 Jon Artano Anderik Ande”. Amerika eta euskaldunen arteko harremanak[3]
2021 Sari bikoitza:[4]

1)Erika Lagoma Pombar eta Estitxu Fernandez Maritxalar

2) Jon Abril

1) Amatasun disidente eta feministak

2) Ezkutatutako eskuak: emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian

2020 Iñigo Lopez Simon Bilbon, XX. mendearen erdialdean gertatu zen txabolismoa[5][1]Bilboko etxola batean[6]
2019 Eneko Aizpurua Bidasoan gora[7]
2018 Kattalin Miner Amaia-Aimar Elosegi gazte transexualaren inguruko bizipenak[8]MOIO, gordetzea ezinezkoa zen
2017 Jon Alonso "Naparra" kasua[9]Naparra, kasu irekia
2016 Miren Garate Ekonomia krisiaren eraginak[10] Ekaitzaren zipriztinak
2015 Josu Martinez Presoaren betebeharra[11]
2014 Ainara Gorostitzu Mujika Aldamenekoa
2013 Pako Aristi / Mikel Markez Plazer bat izan da, Benito!
2012 Mikel Garcia Idiakez Zeluloidezko begiradak
2011 Imanol Murua Loiolako hegiak
2010 Alberto Barandiaran Postkronikak
2009
2008
2007 Ramon Olasagasti Mendiminez
2006 Xabier Gantzarain Zuloa
2005
2004
2003
2002
2001
2000
1999
1998
1997
1996
1995
1994
1993
1992
1991
1990
1989
1988
1987
1986
1985
1984

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Parada, Irantzu. (2020-02-20). «Iñigo Lopez Simon basauriarrak Tene Mujika Saria irabazi du, txabolismoaren inguruan egindako proiektuarekin» Geuria (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. «Tene mujika saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  3. Taldea, elkar. (2022-01-18). «Jon Artanok irabazi du Tene Mujika beka - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  4. Taldea, elkar. (2021-01-18). «Sari bikoitza Tene Mujika bekan - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  5. Taldea, elkar. (2020-01-28). «Iñigo Lopez Simonek irabazi du Tene Mujika Saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  6. Igartua Aristondo, Amaia. (2021-10-07). «Bilbok ukatutako Bilbo bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  7. Eneko Aizpuruak irabazi du Tene Mujika Saria. Elkar.
  8. Agirre, Maider Galardi F.. «Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika saria, transexualitateari buruzko lan batez» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  9. Taldea, elkar. (2017-01-16). «Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, "Naparra" kasuaz idazteko proiektu batekin - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  10. Taldea, elkar. (2016-01-14). «Miren Garatek irabazi du Tene Mujika Saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  11. Taldea, elkar. (2013-01-23). «Josu Martinezek irabazi du Tene Mujika Saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).

Kanpo estekakAldatu