Barrura begiratzeko leihoak

Barrura begiratzeko leihoak Josu Martinezek koordinatutako eta Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategirekin batera zuzendutako eta idatzitako dokumentala da, 2012an ekoiztua eta Bilbon estreinatua. Lokuzioak Ttittika Rekaltek egin ditu.

Barrura begiratzeko leihoak
Jatorria
Argitaratze-data2012
IzenburuaBarrura begiratzeko leihoak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Josu Martinez
Eneko Olasagasti
Mireia Gabilondo


Gidoigilea(k)Josu Martinez
Eneko Olasagasti
Mireia Gabilondo


Bestelako lanak
MusikagileaPascal Gaigne

IMDB: tt2532662 Filmaffinity: 263017 Edit the value on Wikidata

Filmak 5 atal ditu, bakoitzak zuzendari batek idatzi eta egindakoa euskal preso banari buruzkoa, ETArekin lotutakoak ala ez. Kartzelen barrualderantz eta pertsonen barnealderantz begiratzeko leihoak dira izenburuan aipatutakoak. "Terroristen" atzetik dauden gizakien ikuspuntuak plazaratuz.

Donostiako Udalak emandako diru-laguntzak eta bertan egindako aurkezpen jendetsuek polemika piztu zuten Espainiako sektore politiko batzuetan, arlo judizialean presioa eraginez.

ETBko emanaldia eta euskal espainiar alderdien oldarraldia aldatu

2015eko urrian ETBk dokumental hau eman zuen. Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren aurka jarri ziren Euskadiko PP, PSOE eta UPyD eta Covite. Alderdi eta talde hauen iritziz, ETAren aldeko dokumental bat da. Ondorioz, EITBk ETAren alde egin du.

Laura Garrido EAEko PPko bozeramailea, "ETAren historia kriminala zuritzen saiatzea" egotzi zion ETBri. Garridoren esanetan, "ETAko presoak biktimatzat jotzen dituen eta terrorismoa aipatzen ez duen dokumental bat ematea irain argia da euskal herritarrentzat eta ETAko biktimentzat".

Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak salatu zuenez, dokumentala ematea "ETBren beste manipulazio bat" izan zen, "ETAko kideen zerbitzura jarri baita" eta horien istorioa "ikuspuntu humano batetik" kontatu zutelako. Horregatik, Maite Iturbe EiTBko zuzendariak Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematea eskatu du.

Bestalde, Covite Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak dimisioa ematea eskatu zion Maite Iturberi, "ETAko kideak biktimatzat jotzeagatik".[1]

Irati aldatu

Josu Martinezek Irati Tobar emakume gaztearen istorioa egin du, Segiko kide izateagatik kartzelan sartu behar dutena, hori gertatu baino egun batzuk lehenago berak eta senideek dituzten bizipenak kontatuz. Bera absolbitu zuten baina berarekin batera beste 27 gazte bizi izan ziren antzeko egoeran. Azkenean Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten 28 gazteen auziaren epaiaren ondorioz 7 gazteei, seina urteko kartzela zigorra ezarri zieten.[2]

Jon aldatu

Txaber Larreategik Jon Ugarterena idatzi eta zuzendu du, espetxean 17 urte egon ondoren gizartera itzultzen den gizonarena.

Jesus Mari aldatu

Enara Goikoetxeak atal honetan Jexuxmari Zalakain kazetari irakaslearen gora-behereei buruz jarduten du, 18/98 sumarioan atxilotutakoa. EGINen lan egiteagatik eta sumario honen baitan, zortzi urteko kartzela zigorra izan zuen.[3]

Gotzone aldatu

Mireia Gabilondok kontatzen du Aguraingo Gotzone Lopez de Luzuriagaren istorioa, 13 urteetan zehar bere amak grabatutako telefono elkarrizketen bidez, 169 cassette zintetan gordetakoak.

Mikel aldatu

Eneko Olasagastik pantailaratzen du Mikel Antza ETAko buruzagi, idazle eta lagunarekiko harremana 20 urte geroago, Xabier Montoia eta beste adiskide batzuekin batera.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/3578536/polemika-etbk-barrura-begiratzeko-leihoak-dokumentala-eman-duelako/
  2. https://web.archive.org/web/20180929194846/https://www.berria.eus/albisteak/110647/seina_urteko_espetxe_zigorra_28_gazteetatik_zazpiri.htm
  3. http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150927/jexux-mari-zalakain-aske-geratu-da