Ireki menu nagusia

Katixa Agirre

euskal idazlea

Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, Araba, 1981eko urriaren 27a) euskal idazlea da. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan dihardu. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn irakasle. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari, baina egun Bilbon bizi da.

Katixa Agirre
Katixa Agirre.jpg
Bizitza
Izen osoa Katixa Agirre Miguéle
Jaiotza Gasteiz1981eko urriaren 27a (38 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza  (38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Literaturaren Zubitegiko fitxa 763

2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, ipuinek edo istorio laburrek osatutakoa. Zutabegilea izan da Diario de Noticias de Alava, Deia, Aizu! eta Argia argitalpenetan kolaboratzen du. 2003an Ernestina de Champourcín poesia saria irabazi zuen, eta 2005ean Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. Horrez gain, umeentzako hainbat liburu ere idatzi ditu, Paularen seigarren atzamarra, Ez naiz sirena bat, eta zer? eta Patzikuren problemak. 2010ean, Amaia Lapitz saila hasi zuen, gazteentzako nobela sorta bat, Amaia Lapitz abenturazalearen istorioak kontatzen dituena.

2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Atertu Arte Itxaron (Elkar).[1][2]

IdazlanakAldatu

NarrazioaAldatu

  • Sua falta zaigu. (Elkar, 2007).
  • Habitat. (Elkar, 2009).
  • Munduko sukaldaritza Euskal Herrian. (Ttarttalo, 2010).
  • Cocina del mundo en Euskal Herria. (Ttarttalo, 2010).
  • Cuisines du monde en Pays Basque. (Elkar, 2010).

EleberriaAldatu

  • Atertu arte itxaron. (Elkar, 2015).
  • Amek ez dute (Elkar, 2018). 2016ko Zubikarai beka.

Haur eta gazte literaturaAldatu

  • Paularen seigarren atzamarra. (Elkar, 2007).
  • Ez naiz sirena bat, eta zer?. (Elkar, 2009).
  • Patzikuren problemak. (Elkar, 2010).
  • Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia. (Elkar, 2010).
  • Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua. (Elkar, 2013).

ItzulpenakAldatu

Los turistas desganados. (Pre-Textos, 2017). Atertu arte itxaron eleberriaren berak egindako itzulpena.

IkerketaAldatu

Zinema eta literatura ikertu ditu bereziki.

  • Telezailak: nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? (Txalaparta, 2011). ISBN: 978-84-15313-01-4
  • (Gaztelaniaz) Disfrutando/sufriendo Mad Men: historia de un estudio de audiencia transnacional[3]

TesiaAldatu

  • (Gaztelaniaz) Lolita: mito y representación en el cine de Hollywood (EHU, 2010). Vladimir Nabokoven Lolita lanari zinemara egindako egokitzapenak aztertu zituen lan horretan.

Aldizkarietako artikuluakAldatu

  • «Katixa Agirre: ipuinetan, beharbada, esperimentatu daiteke gehiago. Nobela batean, berriz, ez». Egileak: Yurre Ugarte eta Katixa Agirre.[4]
  • (Gaztelaniaz) «El nuevo Hollywood y la posmodernidad: entre la subversión y el neoconservadurismo».[5] Oihenart: cuadernos de lengua y literatura, ISSN 1137-4454, Nº. 27, 2012, págs. 201-233.
  • (Ingelesez) «Whenever a man takes you to lunch around here': Tracing post-feminist sensibility in Mad Men», Catalan journal of communication & cultural studies, ISSN 1757-1898, Vol. 4, Nº. 2, 2012, págs. 155-170
  • (Gaztelaniaz) «Lolita airada: girl power y venganza en Hard Candy (David Slade, 2005)»[6]
  • (Gaztelaniaz) «Lolita de Vladimir Nabokov: Historia de una obsesión (fílmica)». Álabe: Revista de Investigación sobre Lectura y Escritura, ISSN-e 2171-9624, nº. 1, 2010, pág. 8.
  • «Femme fatale edo fille fatale?».[7]
  • «Ongi etorri Hollywoodera, Lolita».[8]

BlogakAldatu

Onanismo onirikoa, Etiope bat Martitzen eta Gauez eta Azpikeriaz blogekin hasi ondoren, gaur egun Habitat berria bitakoran idazten du Agirrek.

SariakAldatu

  • Ernestina de Champourcín poesia saria (2003)
  • Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa (2005)
  • Igartza saria (2007), Habitat liburuagatik
  • Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa (2015), Hesperia, California ipuinagatik
  • 111 Akademia saria (2015), Atertu arte itxaron eleberriagatik
  • Agustin Zubikarai beka (2016), Amek ez dute eleberri proiektuagatik

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katixa Agirre