Itsasoaren alaba

Itsasoaren alaba Josu Martinezek 2009an zuzendutako euskal film dokumentala da.

Itsasoaren alaba
Itsasoaren alaba.jpg
Jatorria
Argitaratze-data2009
Jatorrizko izenburuaLa hija del mar
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
euskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Josu Martinez
Gidoigilea(k)Josu Martinez
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaGizarte Ikerketarako Talde Eragilea
Bestelako lanak
MusikagileaBenito Lertxundi

Filmaffinity: 295339 Allmovie: v501655 Edit the value on Wikidata

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da, eta bi urte bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela” ETAko militantea hil zuen: bere aita.

Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiari buruz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

Memoriaren berreskurapeneko ariketa honen lekukotza da dokumentala. Bide horretan, Txapelaren irudi desberdinak ezagutu zituzten pertsonekin egiten da topo eta guztiek kontatutako istorioak josiz, Txapelaren irudi kontraesankor bezain erreala osatzen du Haizek, non nahasten diren Algeria eta Donibane Lohizune, edo Txorierriko langileria eta espainiar ministroen kontrako atentatu saiakerak.

TrilogiaAldatu

Dokumental honen egileek bigarren lan bat egin zuten "Itsasoaren alaba"ren ondotik: Sagarren denbora. Trilogia bat egiteko asmoa zutela adierazi dute dokumental hauen aurkezpenetan. Hirugarren lana euskal preso politikoen ingurukoa izango dela esan zuten[1]. Urte batzuk beranduago, 2012an, Barrura begiratzeko leihoak euskal preso politikoei buruzko dokumentala aurkeztu zuten.

Ekoizpena eta aurkezpenakAldatu

Filma Bilboko GITE-IPES taldearen Julio Araluze Ikerketa Beka-ren laguntzaz burutu zen.

Bilboko Capitol zineman estreinatu zen 2009ko otsailaren 6an, eta geroztik, Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu da.

2009ko Donostiako Zinemaldian eman zen Zinemira - Euskal zinemaren panorama sailaren barruan [2].

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Kanpo estekakAldatu