José María Aznar

Jose María Aznar» orritik birbideratua)

José María Alfredo Aznar López (Madril, Espainia, 1953ko otsailaren 25a[1]) politikaria izan da eta Trantsizioaz geroztik Espainiak izan duen laugarren lehendakaria. 1996-2004 bitartean[2], Alderdi Popularreko (PP) buru zela, Espainiako Gobernua gidatu zuen. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

José María Aznar

(1999)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 27a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Gobernuko presidente

1996ko maiatzaren 4a - 2004ko apirilaren 16a
Felipe González - José Luis Rodríguez Zapatero

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 25a - 2000ko apirilaren 5a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 22a - 1996ko martxoaren 27a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

2. Alderdi Popularraren presidentea

1990eko apirilaren 1a - 2004ko urriaren 2a
Manuel Fraga - Mariano Rajoy

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 21a - 1993ko ekainaren 29a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Gaztela eta Leongo Presidentea

1987ko uztailaren 27a - 1989ko irailaren 16a
José Constantino Nalda García (en) Itzuli - Jesús Posada (en) Itzuli

Gaztela eta Leoiko Gorteetako Kidea

1987ko uztailaren 2a - 1989ko azaroaren 10a
Barrutia: Valladolid (en) Itzuli
Hautetsia: 1987 Castilian-Leonese regional election (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 15a - 1987ko uztailaren 7a
Barrutia: Ávila
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 18a - 1986ko uztailaren 15a
Barrutia: Ávila
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaMadril1953ko otsailaren 25a (71 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaManuel Aznar Acedo
AmaElvira López
Ezkontidea(k)Ana Botella  (1977ko urriaren 28a -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua eta ikuskatzailea
Lateralitateaeskuina
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Georgetowngo Unibertsitatea
News Corp
Jasotako sariak
KidetzaEstatu Kontseilua
Frente de Estudiantes Sindicalistas (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Aliantza Popularra

jmaznar.es
IMDB: nm1544006 Facebook: JoseMariaAznar Youtube: UCgulhTUQUG8vmOv5eFLyUlA Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Familiak politikarekin lotura sendoak izan ditu. Manuel Aznar Zubigarai aitonak, Nafarroa Garaian, Etxalarren hain zuzen ere, lehendabiziko batzokia paratu zuen, baina geroago Francisco Francoren alde jo zuen. Manuel Aznar Acedo aita Francoren armadako propagandagilea eta kazetaria izan zen. Ana Botella emaztea ere Alderdi Popularreko kidea da, eta Madrilgo alkate izan zen 2011tik 2015eraino[3].

Jose María Aznarrek zuzenbide ikasketak 1975ean bukatu zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hogeita hiru urte zituelarik, zerga-ikuskatzailea izateko lehiaketa gainditu zuen.

Politikan, 1979an Aliantza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1982an eta 1986an diputatu hautatu zuten eta, hurrengo urtean, Gaztela-Leongo presidente bihurtu zen (1987-1989)[4]. 1990ean, Manuel Fragaren babespean, Alderdi Popularreko buru izendatu zuten.

1993ko hauteskunde orokorretan, Felipe Gonzálezen PSOEk garaitu zuen, boto gutxirengatik bazen ere. 1995ean, ETAk bonba bat eztandarazi zuen Aznarren autoaren ondoan, zauririk eragin gabe.[5]

1996ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen Alderdi Popularra[6]. CiU, EAJ eta Kanariar Koalizioaren laguntzarekin Aznarrek gobernua osatu zuen. 2000ko hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu zuen. 2004etarako ez zen aurkeztu, Mariano Rajoy ondorengo izendatuta[7]. Harez geroztik, ez dabil politikagintzan, Alderdi Popularrak ohorezko presidente titulua eman badio ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Tusell, Javier, 1945-. (2004). El aznarato : el gobierno del Partido Popular, 1996-2003. (1. ed. argitaraldia) Aguilar ISBN 84-03-09422-1. PMC 55208137. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1996-05-05). «Aznar, investido presidente, lleva al Gobierno al PP» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  3. «Ana Botella Madrilgo alkate izendatu dute» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) León, Junta de Castilla y. «El Presidente de la Junta» conocecastillayleon.jcyl.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  5. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1995-04-20). «ETA intenta asesinar a Aznar con un coche bomba» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  6. r01e00000ff26d4659da470b86ce050da98c08068, r01e00000ff26d46697a470b82faff5745d95bb8e. (2011-04-13). «1996ko Hauteskunde Nagusiak - Euskal Autonomia Erkidegoa» opendata.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  7. «Biografia: Mariano Rajoy; hirugarrenean, bai» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).

Kanpo estekak

aldatu