Jose Luis Elkoro

Euskal Politikaria
José Luis Elkoro» orritik birbideratua)

Jose Luis Elkoro Unamuno (Elgeta, 1935eko martxoaren 14a-) euskal herritar politikari ezkertiar eta abertzalea da.[1] 1976an Bergarako alkatea izendatu zuten, frankismoa amaitu bezain laster.

Jose Luis Elkoro


Eusko Legebiltzarkidea

1988ko uztailaren 5a - 1990eko irailaren 3a
Juan Karlos Ioldi
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Bergarako alkatea

1987 - 1991

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaElgeta1935eko martxoaren 14a (89 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Lantokia(k)Madril eta Bergara
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Gaztaroa aldatu

1936ko gerra hasi zenean, familia Elgetako plazan bizi zen; Intxortako borroketan etxea suntsitua gertatu zitzaien.[2]

Gerra ostean, familiak gosea eta arrazionamendua sufritu zuen, baserrietan zuten senideen bidez eskuratutako janariarekin lagunduak. Eskolan, maisua ere falangista zen eta ikasleei erdara, abertzaletasun espainiarra eta diziplina paramilitarra inposatzen zitzaien.[2]

9 urterekin Gasteizera ikastera bidalia izan zen, Corazonistas barnetegira. Lehen urtean, erdaraz ez jakitean, oso gaizki pasatu zuen. Gasteizen 8 urte egin zituen, batxilergoa amaitu arte. Ostean, Loiolako jesuitekin eginiko 6 hilebeteko egonaldi bat egin eta gero, familiako tailerrean lanean hasi zen aitarekin eta anaiarekin. Han lau urtez aritu zen (bitartean aita hil zelarik) eta gero bere tailer propioa abiatu zuen (Elai). Artean 27 urte zituen, eta handik gutxira ezkondu zen.[2]

Bergarako Alkartunai taldetik alkatetzara (1960-1976) aldatu

1960ko hamarkadan, Bergaran herri mailan ekintza politikorako giroa zegoen. Elkoro Sagarpe elkarte gastronomikoaren lehendakaria zen, eta herriko beste 20 bat talderekin batera denak biltzen zituen elkarte berri bat bultzatu zuten, Alkartunai izenekoa.[2] Udalak egin beharreko lanak osatzen zituzten. Frankismo garaia zen eta udal kudeaketa paralelo baten moduko zerbait egiten zuten. Administrazioa oso motela zen, eta herriak behar asko zituen. Adibidez, anbulantziarik ez zegoen, eta arazo larriak zekartzan horrek. Ospitalea ere berreskuratu zuten, erretiratuen egoitza, anbulatorioa… Gorrentzako egoitza bat prestatu zuten, eta Euskal Herri osotik joaten ziren, besterik ez zutelako. Besteak beste, Aspaceren sorreran ere aritu ziren. Ikusita gauza askotarako udalera baimen eske joan behar zutela, zinegotzi bat sartzea erabaki zuten, elkarteen aldetik;[3] hasieran elkarteko beste pertsona bat sartu zen, baina hark postua utzi behar izan zuen; orduan hasi zen Elkoro zinegotzi.[2] Diktadurako Udal hartan bazen frankista ez zen zinegotzi talde bat; haiek ziren gehiengoa. Franco hil ondoren, 1976an Arias Navarro Espainiako presidenteak lege berri bat sortu zuen. Horren arabera, 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan zinegotziek aukeratu zezaketen alkatea. Horrela gehiengo hura aprobetxatuz 1976an izendatu zuten Elkoro Bergarako alkate.[1]

Alkateen mugimendua (1976-1980) aldatu

Bergaran bertan eta urte hartan beste hainbat herritako alkate eta zinegotzi bildu ziren foruen abolizioaren 100. urteurrenean, lege zaharren berreskurapena aldarrikatuz, besteak beste, eta ikurrinaren legalizazioa eskatuz Hego Euskal Herri osorako. "Bergarako taldea" edo "Alkateen mugimendua" izena hartu zituzten bildutakoek.

Hiru eskaera zituzten: presoak, euskara eta 1931ko Lizarrako Estatutuaren antzeko zerbait. Taldeak beste herrietan zabaltzen zuen mezua. Horrek desadostasuna ekarri zuen udalen eta herritarren artean. Udalen aurka mobilizatu zen jendea. Administrazioak frankistak ziren, eta ez zeuden eroso. Alkate askok dimisioa eman zuten, eta beste batzuek aukera izan uten sartzeko; hala nola, Arrasaten, Zarautzen eta Oiartzunen.[1]

Urte haietan, Telesforo Monzon buruzagi abertzale ezagunarekin batzartu zen Bergarako taldea ordezkatuz, euskal indar politikoen batasuna helburu. Halaber, Adolfo Suárez presidente espainiarrarekin harremanetan ibili zen batzorde baten barruan amnistia lortu nahian, azkenean asmo horietan kale egin bazuten ere.

1977an azkenik EAJ bere kabuz aurkeztu zen trantsiziozko lehenengo hauteskundeetan, batasunaren asmoak ere zapuzturik geldituz.

Bestela, 1978an "Egin" egunkariaren sorreran parte hartu zuen, eta berehala administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuten. Halaber, Herri Batasunaren hastapenetan ere ibili zen udal hauteskundeei begira.

1980ko eta 1990eko hamarkadak aldatu

Madrilen diputatu izendatu zuten birritan (1989-1993 eta 1993-1996), Gasteizen legebiltzarkide bi aldiz (1984-1986 eta 1986-1990) eta batzarkide Gipuzkoan birritan ere bai (1983-1987 eta 1987-1991). Azken tarte horretan Bergarako alkate berriro hautatu zen.

1989ko azaroaren 20an, bestela, diputatuaren kargua hartzearen bezperan, atentatua pairatu zuen Madrilgo hotel batean, Josu Muguruza hil zutenekoa eta Iñaki Esnaola larriki zaurituta izan zenekoa.[1]

Gertaera latz hori gora-behera, 1990eko hamarkadan zehar hainbat bider lanetan ibili zen Espainiako Gobernua eta ETAren arteko konponbidea lortu nahian. Bide horretan, 1997an HBko Mahai Nazionalak erakunde armatuaren "Alternatiba Demokratikoa" dokumentua zabaltzeari ekin zion, eta horrek mahaikideei kartzelaratzea ekarri zien, tartean Elkoro zegoelarik. 20 hilabete eman zituen espetxean.

18/98 sumarioa aldatu

1998ko uztailean, "Egin"en itxiera ondoren, 18/98+ auzian ere inputatu zuen Auzitegi Nazionalak, orduan jadanik kartzelan bazegoen ere. Prozesu luze eta eztabaidatuaren ostean 24 urteko zigorra ezarri zioten, ahalik eta gogorrena.

2007an prostatako minbizia diagnostikatu zioten, prozesu judiziala bakarrik partzialki baldintzatu duena.

2009an Martuteneko kartzelan sartu zuten eta 2010ren urriaren 14an aske utzi zuten.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Alberdi, Beñat. (2021-04-02). «"Gu ginen mugitzen ginenak, baina herria zegoen atzean"» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  2. a b c d e «Berria.info - Elkarrizketak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  3. Frankismoan, Udal zinegotziak hiru taldetan aukeratzen ziren: herriko familiaburuen artean (tercio familiar), sindikatuko kideen artean (tercio sindical) eta elkarte ekonomiko, kultural eta profesionalen artean (tercio corporativo).
  4. Berria. «Etzi libre geratuko da Jose Luis Elkoro, bost urte kontrolpean egon eta gero» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  5. Jose Luis Elkoro kalean da

Kanpo estekak aldatu