Ireki menu nagusia

Juan Karlos Ioldi Muxika (Ataun, 1963) gipuzkoar abokatu eta politikaria da. 1985ean atxilotu zuten ETArekin harreman zuelakoan. Behin-behineko espetxeratzean zegoela, 1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Herri Batasunako lehendakarigaia izan zen. 1987ko ekainean 25 urteko kartzela zigorra jaso zuen, ETAko kidetzat jota, eta 1988an Jose Luis Elkorok hartu zuen haren lekua legebiltzarrean, zigorra irmo bihurtutakoan.[1] Espetxean zuzenbidea ikasi eta irtetxerakoan abokatu moduan lan egin du.

Juan Karlos Ioldi
Bizitza
Jaiotza Ataun, 1963 (55/56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abokatua, politikaria eta terrorista
Kidetza Euskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

ErreferentziakAldatu

  1. Esnaola, Enekoitz (2012-12-12) «Mintegiren aurretik, Ioldi» Berria.


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.