The World Is Not Enough
The World Is Not Enough (euskaraz: «Mundua ez da nahikoa») 1999ko Michael Apted ingeles zinema zuzendariaren espioitza film bat da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren eleberrietan oinarritua dago; aldiz, izenburua idazle horren On Her Majesty's Secret Service eleberriaren testu-lerro batetik hartua da. Bertan, Pierce Brosnan, Sophie Marceau, Robert Carlyle, Denise Richards eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.
Bitxikeria gisa, orain arte Euskal Herrian filmatu den James Bondi buruzko bakarra da, hain zuzen ere hasierako kredituetan aurretiko eszenak Bilbo eta Guggenheim Bilbao Museoa filmatu baitziren; gainera Nafarroako Bardean ere eszena batzuk egin ziren, Kazakhstango basamortua girotzeko.
Bestalde, eta zoritxarrez, James Bondi buruzko film-sailean gehien aldi gehienetan antzeztu zuen Desmond Llewelyn (Q) galestar antzezle beteranoaren azken filma izan zen, 1999ko abenduaren 19an 85 urte zituela zendu baitzen.
Bilbea
aldatuMI6aren egoitza nagusian Sir Robert King (David Calder) petrolio enpresaburua atentatu batean hil ostean, alaba Elektrak (Sophie Marceau) haren aberastasuna eta Kaspiar itsasoko petrolio-meatokiak jarauntsi ditu. 007 agentea (Pierce Brosnan) Kingen heriotzaren arduradun sentitzen da; hortaz, Elektraren gizazain bilakatu da. Elektraren aberastasunak ez du nazioarteko prentsaren arreta bakarrik piztu, baita haren hiltzaile Renard-ena ere (Robert Carlyle): burmuinean bala bat daukanez, inongo min fisikorik jasan ezin ez eta mendekuaren bila dabilen gizasemea da.
Antzezleak
aldatu- Pierce Brosnan: James Bond
- Sophie Marceau: Elektra King
- Robert Carlyle: Renard
- Denise Richards: Christmas Jones doktorea
- Robbie Coltrane: Valentin Zukovsky
- Judi Dench: M
- Desmond Llewelyn: Q
- John Cleese: R
- Maria Grazia Cucinotta: Zigarrodun neska
- Samantha Bond: Moneypenny andereñoa
- Michael Kitchen: Bill Tanner
- Colin Salmon: Charles Robinson
- Goldie: Bull
- David Calder: Sir Robert King
- Serena Scott Thomas: Molly Warmflash doktorea
- Ulrich Thomsen: Davidov
Film-lekuak
aldatuFilma hainbat kokalekutan filmatu zen: Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa eta Bardea (Euskal Herria), Servoz eta Chamonix-Mont-Blanc (Frantzia), Londresko Westminster, Millennium Dome eta Tower Bridge (Ingalaterra), Kyle of Lochalsh eta Eilean Donan gazteluaren kanpoaldea (Eskozia), Snowdon mendia (Gales), Baku (Azerbajan), Kazakhstan eta Istanbul (Turkia).