Casino Royale (2006ko filma)
Casino Royale 2006ko Martin Campbell zeelandaberritar zinema zuzendariaren espioitza filma da, Ian Fleming idazlearen Casino Royale oinarritua. Bertan, Daniel Craig, Eva Green, Mads Mikkelsen, Giancarlo Giannini eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten. Daniel Craig ingeles aktoreak James Bonden papera antzeztu zuen lehena izan zen, aurreko Pierce Brosnan irlandar aktorea ordezkatuz.
Argumentua
aldatu007 agente James Bonden (Daniel Craig) misioa munduko terrorista guztien diru-mailegulari Le Chiffre (Mads Mikkelsen) bankaria atzematea da. Hura atzeman eta sare terrorista desegiteko, Bondek Casino Royalen poker joko arriskutsuant jokatu behar du. Hasieran Bondi Vesper Lynd (Eva Green) gobernuaren altxorzain ederra desatsegina zaio. Baina Bond eta Vesper bikotea Le Chiffre eta bere morroien erasoaldi hilkorretatik elkar defenditu behar dutenean, bien arteko erakarpena sortu da.
Aktoreak
aldatu- Daniel Craig: James Bond, 007 agentea
- Mads Mikkelsen: Le Chiffre
- Judi Dench: M
- Eva Green: Vesper Lynd
- Jeffrey Wright: Felix Leiter
- Giancarlo Giannini: René Mathis
- Jesper Christensen: M. White
- Carlos Leal: Kasinoko zuzendaria
- Caterina Murino: Solange Dimitrios
- Simon Abkarian: Alex Dimitrios
- Tobias Menzies: Villiers
- Ivana Milicevic: Valenka
- Clemens Schik: Kratt
- Ludger Pistor: Mendel
- Claudio Santamaria: Carlos
- Sébastien Foucan: Mollaka
- Isaach de Bankolé: Steven Obanno, ugandar gerraren jauna
Filmalekuak
aldatuFilma hainbat lekutan girotu zen: Miami (AEB, Bahamak, Casino Royal Monakon girotu zen, Comoko aintzira eta Venezia (Italia), MI6ko egoitza Praga hirian girotu zen (Txekiar Errepublika), Uganda eta Madagaskar.
Kanpo estekak
aldatu- Casino Royale filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)