Tomorrow Never Dies
Tomorrow Never Dies (euskaraz Biharra ez da inoiz hiltzen) 1997ko Roger Spottiswoode kanadar-britainiar zinema zuzendariaren espioitza filma da, Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren eleberrietan oinarritua. Bertan, Pierce Brosnan, Jonathan Pryce, Michelle Yeoh, Teri Hatcher eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuElliot Carver (Jonathan Pryce) hedabideetako enpresaburu aberats bat da, bere nazioarteko hedabide inperioa osatzea lortzeko geratzen zaion gauza bakarra Txinan argitalpen-eskubideak lortzea da. Bere egitasmo makiavelikoa Erresuma Batua eta Txinaren arteko gerra piztean datza; horretarako, britainiar gerraontzi bat hondoratzeko asmoa du. MI6ko James Bond (Pierce Brosnan) agente sekretuak gertakari arriskutsu horren atzean nor dagoen jakiteko ikerketari ekin dio.
Aktoreak
aldatu- Pierce Brosnan: James Bond
- Michelle Yeoh: Wai Lin
- Jonathan Pryce: Elliot Carver
- Teri Hatcher: Paris Carver
- Judi Dench: M
- Desmond Llewelyn: Q
- Samantha Bond: Moneypenny andereinoa
- Joe Don Baker: Jack Wade
- Vincent Schiavelli: Kaufman doktorea
- Götz Otto: Stamper
Filmalekuak
aldatuFilma hainbat kokalekutan filmatu zen: Frantzia, Bangkok (Tailandia), Ingalaterra, Hamburgo (Alemania), Florida (Estatu Batuak) eta Kalifornia Beherea (Mexiko).