Dundalk, irlanderaz: Dún Dealgan, Irlandako Errepublikako Loutheko konderriaren hiriburua eta hiri nagusia da, bigarren hiria den Droghedaren parean ia. 31.149 biztanle ditu (2011) eta Irlandako seigarren hiri handiena da.

Dundalk
Dún Dealgan
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Leinster
Konderria Louth konderria
PostakodeaA91
Geografia
Koordenatuak54°00′16″N 6°24′01″W / 54.0044°N 6.4003°W / 54.0044; -6.4003
Map
Altuera1 metro
Demografia
Biztanleria43.112 (2022)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia042

Etimologia

aldatu

Bere izendapena Dún Dealgan izenetik eratorria da, hau da, "Dalgaren Gotorlekua", Cúchulainn irlandar heroi mitikoaren sorlekua. Hiriaren irlanderazko goiburua honako hau da: "Mé do rug Cú Chulainn Cróga" ("Cúchulainn ausartari sorlekua eman nion").

Geografia

aldatu

Irlandako itsasoaren kostaldean dago, Ipar Irlandako mugatik oso hurbil, eta Dublin eta Belfast hirien erdibidean.

Historia

aldatu

K.a. 3500 urtean jadanik Neolitoko nekazariak bazeuden Dundalk inguruan. K.a. 500 urtearen bueltan zeltak iritsi ziren Dundalk iparraldera, Conaille Muirtheimhne izenaz ezagutzen den eremura. Mendeetan zehar harresi gabeko herria izan zen.

1169an anglo-normandiarrak iritsi ziren eta Bertram de Verdun noble normandiarrak jauregi bat eraiki zuen 1185ean. Honi esker Dundalkek hiri eskubideak eskuratu zituen 1189an. The Pale eremuaren iparraldeko muga izanik berehala gotortu zen harresi handi batzuekin.

XVII mendean Lord Limerickek hiria berrantolatu zuen. Europan bidaian ibilia zen eta handik ekarri zituen ideia berriak. Harresi eta gaztelu zaharrak bota eta hiriaren erdigunetik ateratzen ziren kaleak eraiki zituen. Garapen handiena XIX mendean etorri zen, bere kaia zela eta trenbidea bertaraino iritsi zenean.

Irlandako Gerra Zibilean borroka ugari izan ziren Dundalken, banaketaren muga oso gertu baitzegoen. Merkatal herria izaten jarraitu zuen baina 70. hamarkadan Irlanda Europar Batasunean sartzerakoan krisi ekonomiko handia izan zuen, atzerritik zetozen produktuen aurrean lehiakorra ez zelako. Lantegi asko itxi ziren eta istilu ugari izan ziren herrian. 90. hamarkadan hazkunde ekonomikoa ezagutu zuen Irlandak (Zelta Tigrea) eta Dundalk ere errekuperatu zen.

Kirolak

aldatu

Dundalkeko kirol nagusia futbola da. Dundalk F.C. taldeak 11 aldiz irabazi du Irlandako futbol liga. Dublindik kanporako taldeen artean nagusi da. Kopa ere beste hamar aldiz lortu du. 2015ean txapelketa biak irabazi ditu.

Bestetik zaldi lasterketen tradizio handia ere badu Dundalkek.

Hiritar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu