Wexford
Wexford (irlanderaz: Loch Garman, antzinako eskandinavieraz: Veisafjǫrðr, yolaz Weisforthe), Irlandako Errepublikako hiri bat da eta Wexfordeko konderriaren hiriburua. 19.913 biztanle ditu (2011). Herrialdeko hiriburua den Dublin hiriarekin errepidez nahiz trenbidez loturik dago Wexford.
Wexford Loch Garman | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Wexford konderria |
Postakodea | Y35 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°20′03″N 6°27′27″W / 52.3342°N 6.4575°W |
Altuera | 1 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 20.188 (2016) |
Bestelako informazioa |
Etimologia
aldatuIngelesezko izena vikingoen Veisafjǫrðr izenaren aldaera da. Irlanderazko Loch Garman aldiz kondaira baten ondorio da; Garman Garbh izeneko mutil gazte bat sorginkeriaz sorturiko uholde batean hil zen lokatzetan itota. Uholde honen ondorioz sorturiko lakuari (estuarioari) Loch Garman deitu zioten, haren omenez.
Geografia
aldatuIrlandako uhartearen hego-ekialdeko muturrean kokatzen da, Slaney ibaiaren estuarioan, Rosslare itsas Euro Portutik hurbil.
Historia
aldatuVikingoek sortu zuten 800 urtearen inguruan. Hiru mendetan hiri vikingo askea izan zen. 1169an Leinsterreko Diarmait Mac Murchada erregeak eta Robert Fitz-Stephen normandiarrak setiatu egin zuten. Norvegiarrek gogor borrokatu bazuten ere azkenean errenditu beharra izan zuen.
1649an eta 1798an britainiarren aurkako matxinadak ezagutu zituen. Bietan galtzaile atera ziren eta zigor bezala lehenengoan hiria harpilatua izan zen eta bigarrenean lealistek masakre handia eragin zuten matxinoak zubian exekutatzean.
Mendeetan zehar itsasportu garrantzitsua izan bazen ere XX mendean gainbehera etorri zitzaion areazko barraren aldaketa ugariak zirela eta. Horregatik kai berria eraiki zuten hiritik 20 kilometro hegoaldera dagoen Rosslare herrian.
Kultura
aldatuBereziki aipagarria da Wexforden baino hitzegiten ez zen yola hizkuntza. XIX mendearen erdialdera arte iraun zuen, eta gaur egun oraindik hitz batzuk gordetzen dira. Ingelesarekin erlazionaturiko hizkuntza da.
Musikari dagokionez, urrian Opera jaialdia izaten da Wexforden. 1951an izan zuen lehenengo ekitaldia.
Ondasun nabarmenak
aldatu- St Peter's College: 1811ean fundaturiko seminario katolikoa. 1855ean Irlandako Unibertsitate Katolikoaren barnean gelditu zen.
- Wexford Opera House: 2008an amaituta.
Hiritar ezagunak
aldatu- Robert McClure (1807-1873), esploratzailea.
- John Banville (1945- ), literaturgilea.
Hiri senidetuak
aldatu