Gwynedd
Gwynedd Galesko ipar-mendebaldeko konderri bat da, galesezko hiztunen ehunekorik handiena duena. Han lortzen ditu Plaid Cymru alderdi nazionalistak emaitza hoberenak. 2.548 km² ditu, eta 2005ean 118.000 biztanle inguru zituen.
Gwynedd | |||
---|---|---|---|
| |||
WalesGwynedd.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Caernarfon 52°50′0″N 3°55′0″W | ||
Azalera | 2.548 | ||
Mugakideak | Isle of Anglesey (en) ![]() | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 124.560 (2019)![]() | ||
Dentsitatea | 49,14 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1974ko apirilaren 1a | |||
Bestelako informazioa | |||
gwynedd.llyw.cymru |
Caernarfon (26.957 biztanle) du hiriburu eta hiri nagusia. Beste hiri garrantzitsu bat Bangor da, eta unibertsitatea du.
Mugakideak aldatu
Mugakide ditu iparraldean Ynys Mon, hegoaldean Ceredigion, ekialdean Conwy, Sir Ddinbych eta Powys eta mendebaldean Irlandako itsasoa.
Histora aldatu
Gwyneddeko Erresuma antzinako lurraldea izan zen, V. mendetik aurrera garatu zena, Erromatar Inperioa jausi ondoren. XIII. mendera arte iraun zuen.
Galesera aldatu
Galeserazko lurralde nagusietakoa da, biztanleen %76a hiztun galeseradunak izanda. Caernarfon hiriburua herrialde osoan galeserazko hiztun gehien daukan hiria da.
Inguru naturala aldatu
Lurralde honetan kokatuta dago Snowdonia/Eryri izeneko mendigune eta Natur Parkea. Bertan, Snowdon/Yr Wyddfa (1.085 m) mendia dugu, Erresuma Batuko hegoaldearen tontorrik altuena dena. Anglesey uhartea eta Llŷn penintsularen ikuspegi ederrak ere aipagarriak dira.
Ondasun nabarmenak aldatu
Portmeirion, Llechweddeko kobazuloak eta Caernarfon, Penrhyn eta Harlech gazteluak ikusteko adinekoak dira, lehen aipatutako inguru naturalaz gain.
Politika aldatu
Gwynedd oso lurralde nazionalista da, Plaid Cymru alderdia tradizionalki garailea izanda bertan. Halaber, bertakoak dira zenbait alderdikide esanguratsu.
Pertsonaia ezagunak aldatu
- Kate Roberts (1891-1985), galeserazko idazlea.
- Marion Eames (1921-2007), galeserazko idazlea.
- John Ellis Williams (1924–), eleberrigile elebiduna.
- Alan Llwyd (1948-), galeserazko poeta.
Kanpo estekak aldatu
- (Galeseraz)(Ingelesez)Gwyneddeko webgune ofiziala