Pembroke
Pembroke, galeseraz Penfro, Galesko Pembrokeshire konderriko hiri bat da. Portu garrantzitsua ere bada, Gales iparraldeko Holyhead udalerriko portuarekin batera Gales eta Irlanda arteko itsaso bidezko loturagune garrantzitsuena delarik.
Pembroke Penfro | |
---|---|
Gales | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Lurraldea | Pembrokeshire |
Postakodea | SA71 |
OS grid kodea | SM985015 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°40′34″N 4°54′57″W / 51.676°N 4.9158°W |
Demografia | |
Biztanleria | 7.214 (2011) |
Bestelako informazioa |
2011ko erroldaren arabera 7.214 biztanle zituen.
Izena
aldatuIngelesezko Pembroke izena jatorrizko galeserazko Penfro izenetik eratorria da. Galeserazko Pen hitzak euskaraz "buru", "amaiera" edo "lurmutur" esan nahi du, aldiz Bro hitzak lurralde, eskualde edo herrialde esan nahi du, hortaz, Penfro izenaren esanahia "lurmuturraren lurraldea" edo "amaierako lurraldea" litzateke (ingelesezko "Land's End" eta gaztelania nahiz frantsesezko "Finisterre" hitzaren parekidea litzateke).
Historia
aldatuErdi Aroan 1093an Roger II.a Montgomerykoa normandar buruzagiak Gales konskistatzeko saiakeran Pembroke udalerrian izen bereko Pembroke gaztelua eraiki zuen, hortaz Galesko beste hainbat eskualde ez bezala Pembrokeshire laisterrera normandiarren mende egon zen lurraldea izan zen. Georora, 1169ko urriaren 1ean Penbroke udalerriko portutik eta Richard de Clare normandiar buruzagiaren agintepean Irlanda koskistatzeko lehen saiakeran parte hartu zuen ingeles armada herrialde hartara joateko asmoz itsasoratu zen, Wexfordeko konderrian lehorreratu zelarik.
Ondarea
aldatu- Pembroke gaztelua: 1093an normandarrek eraikia eta XII. mendean berreraikia.
Iruditegia
aldatu-
Kale nagusia.
-
Portua eta ferryen kaia.
-
Monkton eliza.
Kanpo estekak
aldatu- Pembroke udalerriko eta portuko udal webgunea (Ingelesez)