Dún Laoghaire-Rathdown
(«Dun Laoghaire-Rathdowneko konderria» orritik birbideratua)
Dún Laoghaire-Rathdown konderria Irlandako Errepublikako konderri bat da. Lehengo Dublingo konderriaren zati batez osatuta dago. 1993ko Agiriaren ondoren 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera konderri statusa bereganatu zuen. Dún Laoghaire-Rathdown konderria Dublin hiriaren hego-ekialdean kokatzen da eta bere hiriburua Dún Laoghaire da. 206.261 biztanle ditu (2011)
Dún Laoghaire-Rathdown konderria | |||
---|---|---|---|
County Dun Laoghaire-Rathdown Contae Dún Laoghaire-Ráth an Dúin | |||
| |||
IrelandDLR.PNG | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Dún Laoghaire 53°18′0″N 6°8′24″W | ||
Azalera | 127,31 | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | legislative body of Dún Laoghaire-Rathdown County Council (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 217.274 (2016) | ||
Dentsitatea | 1.706,65 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
dlrcoco.ie |
Konderri honetako armarrian irakur litekeen goiburua irlanderazko hau da: "Ó Chuan go Sliabh", bere esanahia euskaraz "Portutik Mendira".
Herriak aldatu
Dublin hiriaren hegoaldeko auzuneak dira. Biztanleria datuak 2006koak dira.
- Blackrock/An Charraig Dhubh (28.070 biztanle)
- Dún Laoghaire (23.857), hiriburua
- Stillorgan/Stigh Lorgan (19.840)
- Cabinteely/Cábán tSíle (12.698)
- Foxrock/Carraig an tSionnaigh (11.566)
- Clonskeagh/Cluain Sceach (11.273)
- Monkstown/Baile na Manach (6.369)
Pertsona ezagunak aldatu
- Lord Edward FitzGerald (1763-1798), irlandar aristokrata eta iraultzailea
- Ronnie Drew (1934-2008), abeslaria
- Bob Geldof (1951- ), abeslaria
- Liam Ó Maonlaí (1964- ), musikaria
- Colm Ó Maonlaí (1966- ), aktorea
Iruditegia aldatu
-
Blackrockeko hondartza.
-
Monkstowneko San Patrizio eliza.
-
Stillorganeko obeliskoa.