Aberystwyth
Aberystwyth Galesko mendebaldean dagoen Cardigango badiako kostaldeko udalerri bat da, Ceredigion-eko lurraldean kokatutakoa. 2011ko erroldaren arabera 13.040 biztanle zituen, horiei 10.000 unibersitate-ikasle inguru gehitu behar dizkiegula.
Aberystwyth | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | Ceredigion |
Postakodea | SY23 |
OS grid kodea | SN585815 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°25′N 4°04′W / 52.42°N 4.07°W |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 13.040 (2011) |
Bestelako informazioa |
Udalerria Aldatu
Historikoki, azoka herria izan da, "Galesko Biarritz" eta "Galesko Oxford" ezizenez ere deitzen dute, hiriko arkitektura eta eraikin dotoreak zirela eta. Kultugune garrantzitsua ere bada, 1872. urtean bertan Aberystwyth Unibertsitatea kokatu baitzen.
Leku interesgarriak Aldatu
- Aberystwyth gaztelua
- Galesko Liburutegi Nazionalaren egoitza dago.
Galesera Aldatu
Historikoki, hiriak garrantzi handia izan du hizkuntzarekin. Izan ere, 1939an Ysgol Gymraeg Aberystwyth ("Aberystwytheko Galesezko Eskola") fundatu zuten bertan, galeserazko lehen hezkuntzako lehenenengo zentroa historian izan zena. Gaur egun ere, unibertsitatean ikasgai batzuk galeseraz jaso daitezke.
Halaber, Eisteddfod jaialdia nazio mailan hainbat urtetan antolatu dute hirian.
Azkenik, BBC Radio Cymru irrati-kateak hemen dauka haren hiru egoitzetako bat.
Kultura Aldatu
Hiri honetan Cymdeithas yr Iaith Gymraeg ("Gales Hizkuntzaren Elkartea") erakundeak bere egoitza du.
Inguru naturala Aldatu
Kostaldean kokatuta dagoen hiria da. Bestela, Mendi Kanbrikoak hiritik gertu ditugu.
Herritar ezagunak Aldatu
- Charles Bronson, (1954-), Erresuma Batuko presorik arriskutsu eta oldarkorrena izatearen ospea duen presoa.
Iruditegia Aldatu
-
Constitution Hill muinotik ikusita.
-
Portua.
-
Hondartza eta malekoia.
-
Aberystwytho Unibertsitatearen antzinako eraikina.
-
Aberystwytheko itsas pasealekuko ikurrina.
Kanpo estekak Aldatu
- (Ingelesez) Aberystwytheko webgune ez ofiziala
- (Ingelesez)(Galeseraz)Unibertsitatearen webgunea