Ostatuko neskatxaren koplak


Ostatuko neskatxaren koplak Oskorri taldearen abestia da. Bere hitzak Joxe Austin Arrietak[1] idatzi zituen.

Ostatuko neskatxaren koplak
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Iraupena3:47 minutu
TonoaDo maior
HitzakJoxe Austin Arrieta
Bestelako lanak
MusikagileaOskorri
Anton Latxa

Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan luxuzko laguntzarekin grabatu zuten kantu hau: Ruper Ordorika abeslariak interpretatu zuen.

Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.

Hitzak aldatu

Horrela hasten da Joxe Austin Arrietak idatzi zituen hitzak

Isildu zaigu eguna
larre ondoan asuna
zure gomuta saminagoa
bihotz nereko kutuna.

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.oriora.com/Udala/Euskara/Kantuliburua/kantukantari3.txt[Betiko hautsitako esteka] "Ostatuko Neskatxaren Koplak. Hitzak: Joxe Austin Arrieta. Oskorri."

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu