Bizkaiko aberatsak
Bizkaiko aberatsak Gabriel Arestiren hitzak dituen euskal abesti famatu bat da. Gabriel Arestiren Omenez diskoan argitaratu zuen Oskorrik 1976an.[1] Abestiaren melodia euskal abesti herrikoia da, Oskorri taldeak moldatua.
Bizkaiko aberatsak | |
---|---|
Oskorriren eta Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri eta Oskorri |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Bizkaiko aberatsak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta eta Hamarreko txikia |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Gabriel Aresti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | traditional (en) |
Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan luxuzko laguntzarekin grabatu zuten kantu hau: Anton Reixak interpretatu zuen. Reixa ezaguna egin zen 1980ko hamarkadan arrakastatsua izan zen "Os Resentidos" taldearen abeslari moduan ("Fai un sol de carallo"). Taldea deseginda, "Nacion Reixa" proiektua osatu zuen Kaki Arkarazorekin. Hau ez da izan Euskal Herriko musikariekin kolaborazio bakarra, izan ere "Negu Gorriak" eta "Oskorri"rekin ere parte hartu izan zuen, esate baterako, aipatu 25 kantu-urte diskoan. 7 bertsoetako 2 galizieraz kantatu zituzten.
Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.[2]
-
Gabriel Aresti, hitzen egilea
-
Oskorri taldea
-
Anton Reixa, 1996ko bertsioko abeslaria
Hitzak
aldatuKontsumismo, kapitalismo eta komertziante itotzaile eta engainatzaileen kontrako aldarri bat sortu zuen Gabriel Arestik bertso hauekin. Abesti aldarrikatzaile hau, sarritan hartu da erreferentzia gisa komunikabideetan politika merkantilisten edo saltoki hiper handien ezarpen kontra. Bat baino gehiago akordatu da Oskorriren abestiarekin.[3]
Aberatsak diruzale baino ez direla azaltzen du, Bilboko erdigunea dendaz bete dituztela, eta etengabe borrokatzen dutela diru gehiago lortze aldera, inoiz pausorik debalde eman gabe. Bilboko erdiguneko dendetara (Somera, Artekale, Tenderia, bertsoaren garain inauguratutako Korte Ingelesa...) traje bat erostera doan Arratiko baserritar bat. Bezerogai berri hori ikusita, dendari guztiak korrika doaz bere bila hamaika gauza saltzeko (makailu guztiak, gauerdiko izarrak eta eguzkia ere bai). Baina gizonaren gainean erorita hanka galtzen du baserritar gaixoa.
Zazpi bertsok osatzen dute abestia. Horietako bi galizieraz abestu zituzten 1996ko bertsioan. Abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herrialdetako webgunetan lortu daitezke.[4][5][6][7][8] Oskorri ehun ta hamaikatxo kantu liburuan abestiaren hitzak beste lau hizkuntzatan argitaratu ziren: ingelesez, espainieraz, frantsesez, eta alemanez.[9] Hona hemen abestiaren lehen bi bertsoak:
Doinua hamarreko txikiko bertsokeraren ohiko adibidea izaten da.
- Bizkaiko aberatsak / dira diruzale,
- txerri erosle eta / txorixo saltzaile.
- dendaz bete dituzte / Bilbon zazpi kale,
- inoiz ez dute eman / pausorik debalde,
- borrokatzen baitute / diruaren alde.
- Arratiko gizona / Bilbora doa maiz,
- Lemoako tranbian / eta beti garaiz.
- ere artean dio / umore txit alaiz:
- traje berri batekin / gaur beztituko naiz,
- lehengo arlotea / jantziko da galaiz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Badok.info[Betiko hautsitako esteka] Gabriel Arestiren omenez diskoaren fitxa.
- ↑ (Gaztelaniaz) Taldea, elkar. «Oskorriri zor dioguna - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
- ↑ Arrula Ruiz, Garazi. (2019-05-17). «Bizkaiko aberatsak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ «Paroles de la chanson Bizkaiko aberatsak par Oskorri sur paroles-musique.com» www.paroles-musique.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ «Letras de Bizkaiko aberatsak de Oskorri | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «BIZKAIKO - Oskorri» Letras.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ (Alemanez) FM, Songtexte. «Bizkaiko Aberatsak - Herrikoiak | Songtexte FM» www.songtexte.fm (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ Jagirreo.es.tl. (2009-08-18). «Trovadores: Bizkaiko aberatsak» Trovadores (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ Oskorri. (1992). Oskorri ehun ta hamaikatxo kantu. (2a. ed. argitaraldia) Elkar ISBN 84-7529-919-9. PMC 435702787. (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Oskorri taldearen webgune ofiziala
- Oskorri taldearen "Bizkaiko aberatsak" abestiaren bertsioa entzungai Gabi de la Mazak karaokerako prestatua, Youtuben.
- Oskorri & Antón Reixa 'Bizkaiko aberatsak' (1996-09-13) (4'45), Anbune, Youtube
- Bizkaiko aberatsak. OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua. Oskorriren azken kontzertuan azken abestia, Elkar argitaletxea, Youtube
- Badok.info Oskorriren 16 kanta entzuteko moduan.