Kojon Prieto y los Huajolotes
(«Kojon Prieto y los Huajalotes» orritik birbideratua)
Kojon Prieto y los Huajolotes | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea (Nafarroa) |
Musika mota | Napar-Mex, Rantxera |
Urteak | 1992 - 1995 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GOR |
Taldekideak | |
Marco Antonio Sanz Antonio de la Cuesta Piluka Josu Mikel Montxo Estanis Patxi "Magoo" Phil Jokin La Generala Fermin Tomas Escualo | |
Informazio gehigarria | |
![]() ![]() ![]() |
Historia
aldatuKojón Prieto y los Huajolotes, batzuetan oker badago ere Huajalotes idatzita, 90ko hamarkadako iruñear (Nafarroa) taldea zen. Mexikar musika nahasteaz gain, letra konprometituak egiten zituen taldea izan zen.
Marco Antonio Sanz de Acedo "Eskroto"-k sortu zuen taldea Tijuana in Blue taldea desegin zenean. Tijuana in Bluek jotzea utzi zuenean, Eskroto Mexikora joan zen hilabete batzuetarako eta Iruñera itzultzean taldea sortzea erabaki zuen.
1995eko irailean desagertu baino lehen, hiru disko kaleratu zituzten.
2003ko abenduan, Tijuana in Blue-ren itzulerako kontzertu baten ondoren, bere Alloko etxean hilda aurkitu zuten Eskroto.
Taldekideak
aldatu- Marco Antonio Sanz de Acedo "Eskroto" edo "Gavilan" - Ahotsa
- Antonio de la Cuesta "Tonino Carotone" - Ahotsa
- Piluka - Ahotsa
- Josu - Kontrabajua eta ahotsa
- Mikel - Gitarra
- Montxo - Gitarra
- Estanis - Gitarra
- Patxi "Magoo" - Gitarra
- Phil - Bateria
- Jokin -
- La Generala - Biolina
- Fermin - Trompeta
- Tomas - Tromboia
- Escualo - Akordeoia eta teklatuak
Diskografia
aldatuDiskoak
aldatu- Agárrense compadres que llegan los reyes del Napar-Mex (GOR, 1993)
- Síganle compadres (Gor, 1994)
- ¡Salud cabrones! (Gor, 1995)
- ¡Echenle guindas! (Gor, 1997). Aurreko hiru diskoetako kanturik onenak biltzen dituen bilduma.
Bideoak
aldatu- DVD (Gor, 2004). Taldearen bideoklip guztiak, elkarrizketak eta zuzeneko irudiak ateratzen den bideoa
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Eskrotoren omenezko webgunea
- Gor diskoetxearen webgunea