Aita-semeak

Aita-semeak euskal abesti herrikoi ezaguna da. Abestiaren doinurik ezagunena Natxo de Feliperena da, baina lehenago jaso zen abesti herrikoia da, Peru Abarkaren 31. orrialdean eta Cancionero Manterolaren bigarren zenbakian, adibidez[1]. Abestia zortziko handia da, egiturari dagokionez.

Aita-semeak
Oskorriren eta Mikel Laboaren abestia
Egilea Oskorri eta Mikel Laboa
Ezaugarriak
Genero artistikoa folk musika
Hizkuntza euskara

Joan Antonio Mogelek sartu zuen bertsioak honela dio: Aita-semeak edanda dagoz. Ama-alabak oikoan.

BertsioakAldatu

Oskorriren eta Mikel Laboaren bertsioak dira hedatuenak. Euskal Herritik kanpo Celtas Cortos taldeak bertsio ederra paratu zuen.[2]

HitzakAldatu

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

ErreferentziakAldatu

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Aita-semeak tabernan daude I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-07.
  2. Introversiones, 2010.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu