Gaztelugatxe (abestia)
Gaztelugatxe Oskorri taldeak sortutako abesti herrikoia da[1]. 1980. urtean Elkar diskoetxean Xoxoa zigiluarekin argitaratutako Plazarik plaza diskoan kaleratu zuten.
Gaztelugatxe (abestia) | |
---|---|
Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri |
Argitaratze-data | 1980 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Xoxoa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Natxo de Felipe |
Disko berean agertu ziren beste zazpi kantak ere oso ezagun bihurtu ziren: Furra furra, Tirauki, Violetaren martxa, Basa andere, Zortziko berri bat, Etxahun, eta Kaio luma zikina
Oso kanta ezagun bilakatu zen, horren froga da Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zutela, Joseina Etxeberriak eta Edurne Ormazabalek 2005ean Euskal Telebistan aurkeztu zuten programan.
Aingeru Bergizes (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren Oskorri taldean Plazarik plaza disko hori grabatzeko. Oskorriren arrakasta masiboaren diskoa izan zen. Taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren disko horretan: Balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.[2]
Bertsioak
aldatu1984an bigarren bertsio bat argitaratu zuen Oskorrik Alemania euskaraz diskoan.
1996an Oskorri taldearen 25. urteurreneko zuzeneko kontzertuan beste bertsio bat egin zuten Liam O'Flynn irlandar abeslariarekin, 25 kantu-urte diskoan argitaratu zena.[3]
Hitzak
aldatuAskatasuna ospatzeko olerkia da, sinplea eta sakona aldiberean. Doinua herrikoia da eta hitzak Natxo de Feliperenak. Bertsoek kontatzen dute orain dela seiehun urte euskaldunontzako altxor bat zekarren itsasontzi bat hondatu zela Gaztelugatxe parean pasatzerakoan. Altxor hori aurkitzen du protagonistak uretan sartuta baita altxorra zein zen deskubritu ere: "... inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa; hau da gure urguilua, altxor guztien iturria".
-
Gaztelugatxe uhartea
1996an Oskorriren 25. urteurrenean Liam O'Flynn irlandar musikariak bigarren bertsoa gaelikoz kantatu zuen , E. Béhal eta S. ó H-Eochagaín-en bertsioa, honela.[3]
Euskarazko hitzak: | Liam O'Flynn-ek gaeleraz: |
---|---|
Seirehun urte inguru kosta aldean zen gertatu, itsasgizon zahar batek behintzat hala zidan kontatu, enbat itzelak Gaztelugatxen untzi eder bat zuen hondatzen, euskaldunontzat barruan altxor haundiak ei zekartzan.
eguzkiaren lehen printzez jo nuen itsas barrena bihotza dardara eginez, murgildu nintzen ur gardenetan, arakatu ongi hare-haitzetan, han zegoen tinkaturik goroldioak estalirik.
altxor kutxa zabaldu nuen, atzera egin ninduen uhin haundia altxatu zen, inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa, hau da gure urguilua altxor guztien iturria.
sar nazatela kalabazan, ipui txit barregarriak kontatu nizkizuen plazan. |
. . . . . . . .
leis na cead solas don ghrian an lae, isteach agus sios liom san uisce, bhí mó chroí i mo bhéal agam. Chuaigh mé tríd an uisce, geall, glan a lorg tríd na clocha agus an graineamh is ainsin a bhí sé leágtha ar bun, cludaithe le dolusc na farraige
. . . . . . .
. . . |
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20160304222045/http://ahobetekanta.arteola.com/kanta.php?id=75 "Gaztelugatxe (Herrikoia-Natxo de Felipe ), 1984, Elkar diskoetxea.", Edorta Jimenez. Aho bete kanta webgunea.]
- ↑ Tolosa, Andoni. «Oskorri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ a b Oskorri & Liam O'Flynn. (1996). Gaztelugatxe. Oskorri & Liam O'Flynn (1996-09-13) (6'03). .
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Oskorri taldea "Gaztelugatxe" jo eta abestuaz entzungai Bideoa karaoke moduan hitzekin lagundurik doa, Gabi de la Maza Txantxangorriak egokitua.
- "Gaztelugatxe" abestiaren hitzak irakurgai.