Violetaren martxa
Violetaren martxa euskal abesti herrikoia da. Doinua herrikoia da, Violeta Parrak konposatua. Hitzak eta moldaketak Oskorri taldeko Natxo de Felipek Violeta parraren omenez egindakoak.[1][2]
Violetaren martxa | |
---|---|
Oskorri(r)en abestia Plazarik plaza albumetik | |
Argitalpena | 1980 |
Formatua | LP |
Musika mota | Folk |
Hizkuntza | Euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Idazlea | Violeta ParraNatxo de Felipe |
Ekoizlea | Xoxoa |
Bertsioak
aldatuOskorriren lehenengo bertsioa 1980. urtean Elkar diskoetxean Xoxoa zigiluarekin argitaratutako Plazarik plaza diskoan kaleratu zuten. Aingeru Bergizes (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren Oskorri taldean Plazarik plaza disko hori grabatzeko. Oskorriren arrakasta masiboaren diskoa izan zen. Taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren disko horretan: Balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.[3] Disko berean agertu ziren beste zazpi kantak ere oso ezagun bihurtu ziren: Gaztelugatxe, Tirauki, Violetaren martxa, Basa andere, Zortziko berri bat, Etxahun, eta Kaio luma zikina.
1984an bigarren bertsio bat argitaratu zuen Oskorrik Alemania euskaraz diskoan.
1996an Oskorriren 25. urteurrenean Patrick Vaillant okzitaniar musikariarekin beste bertsio bat grabatu.[4]
Hitzak
aldatuBertsoek Violetaren omenez eginda daude. Alaiak dira "Gure Violeta maitea dantzan egizu martxea, lehen eskuineko hankea, bai eta gero bestea.... Violeta Parra laguna kantari oso ezaguna, gaurtik erdi euskalduna, da soinu hau egin duna".
1996an Oskorriren 25. urteurrenean Patrick Vaillant okzitaniar musikariak bigarren bertsoa okzitanieraz kantatu zuen berak egokitutako hitzen bertsioa, honela:
Euskarazko hitzak: | Patrick Vaillant-ek okzitanieraz : |
---|---|
Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea, len eskuineko ankea bai eta gero bestea. Begira euskal jendea, bihotza pozez betea, apurtzen berdin katea eta zapata parea. Sekulan ez nun uste nik hain aldakorra zinenik, Ameriketan sorturik gure aldera sarturik. Munduan ez da besterik hau baino ederragorik, nola egon jakin barik hil eta gero bizirik. Hauxe da martxa alarguna oso gutxitan entzuna nahiz ta Txilen famaduna zuk zihur ez dakizuna, Violeta Parra laguna kantari oso ezaguna, gaurtik erdi euskalduna, da soinu hau egin duna. |
.
. . . . . . .
Que tant lesta posquesses 'star, Naissuda en America, mas Siés ben Léu venguda en Ça. En esto monde, en veritat De cauva pus bela n'i a pas Que, après qu'auguesses passat Tu siès mai viva e lo pas
. . . . . . . |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Tolosa, Andoni. «Oskorri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «VIOLETAREN MARTXA - Oskorri» Letras.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ Tolosa, Andoni. «Oskorri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ Oskorri & Patrick Vaillant 'Violetaren martxa' (1996-09-13) (4'50). (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Despedidie + Violetaren martxa. OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua. Oskorriren azken kontzertuan, Elkar argitaletxea, Youtube
- Ahobetekanta Kantaren partitura, hitzak eta iruzkina
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Oskorri taldearen webgune ofiziala
- Badok.info Oskorriren Plazarik plaza diskoa entzuteko moduan.
- Oskorri taldearen "Furra furra" abestiaren bertsioa entzungai (hitzekin batera). Gabi de la Maza. Youtube
- "Furra furra" abestiaren hitzak irakurgai