Guretzat
Guretzat euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Gabriel Arestik sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak musikatu eta edonon ezagutarazi zuen.
Guretzat | |
---|---|
Oskorriren eta Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri eta Oskorri |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Guretzat |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Gabriel Aresti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | traditional (en) |
Argumentu nagusia | langilea eta Langile klasea |
Oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zuten.
Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan luxuzko laguntzarekin grabatu zuten kantu hau: Pedro Guerra abelari kanariarrak interpretatu zuen. Abestiko lau bertsoetako bat espainieraz kantatu zuten, hirugarrena.
Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.[1]
-
Gabriel Aresti, hitzen egilea
-
Oskorri taldea
-
Pedro Guerra, 1996ko bertsioan abeslari izan zen
Hitzak
aldatuLangile-klasearen aldeko aldarri positibo bat sortu zuen Gabriel Arestik bertso hauekin.
Hitz guztiak hainbat webgunetan irakur daitezke.[2][3][4] Hasiera besterik ez dugu aipatuko, Arestik sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako:
« | Guretzat berdin dira astea eta jaia, |
» |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Taldea, elkar. «Oskorriri zor dioguna - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
- ↑ (Frantsesez) «Guretzat Paroles – OSKORRI – GreatSong» GREATSONG : Paroles de Chansons Officielles et Traduction musique (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ «Letras de Guretzat de Oskorri | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GURETZAT - Oskorri» Letras.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Guretzat (Oskorri) Gabi de la Mazak karaokerako prestatua. Youtube
- OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua. Oskorriren azken kontzertuan, Elkar argitaletxea, Youtube