Maisha MC (Barakaldo, Bizkaia, 1986) Euskal Herriko artista multidisziplinarra da: musika ekoizlea, DJ-a, euskal rap abeslaria eta zinemagilea. Euskadi Irratiko eta ETB1-eko kolaboratzailea ere bada.

Maisha MC

Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakDJ producer (en) Itzuli, disc jockeya, abeslaria eta disko-ekoizlea
Kidetza121 krew
Izengoitia(k)Maisha MC
Genero artistikoahip hop musika
musika elektronikoa
Musika instrumentuaahotsa
Roland SP-404 (en) Itzuli
Q415299 Itzuli
https://www.instagram.com/basquehiphop

Maisha MC 121 krew euskarazko hip hop eta Patrol Destroyers elektronika taldeen partaide izan zen.[1] 2019. urtean, Amoeba Music, Estatu Batuetako diska denda kateak, bere lehenengo bakarkako diska VMME SAHAR saldu, eta diska gomendatuen artean nabarmendu zuen. Violadores del Verso edo Tote King bezalako artistekin eszenatokia konpartitu du.

Oxford, Cambridge eta Boston hirietan bizi eta gero, Maisha MC Kalifornian bizi da, San Frantzisko hirian, 2018. urtetik.

Bizitza eta karrera artistikoa aldatu

Lehenengo urratsak musikan (1992-2000) aldatu

Maisha MC Barakaldoko familia xume batean jaio zen. 6 urte zituelarik, bere ikastetxe publikoko irakasleak Maisha MC-ren amarekin kontaktatu zuen, bere semeak musikarako trebezia berezia zuela esateko[2]. Geroztik musika klaseak hartzen hasi zen.

12 urterekin, bere lehenengo rap kantak grabatu zituen lagun batzuekin, kalean, familiaren cassette grabatzaile zahar batekin. 14 urterekin, lehenengo mixtape-ak grabatzen hasi zen orduan Barakaldon modan zegoen musika elektronikoko kanta ezagunekin (Jazzberri, Skorpia, Pont Aeri, Chasis)[3]. Grabatutako zintak eskuz-esku banandu ziren.

Bere musikaren garapena (2000-2007) aldatu

19 urterekin, Maisha MC-k ska musika talde bat sortu zuen, Skalea, Barakaldoko kontserbatorioko musikariekin batera. Talde honekin hainbat kontzertu eman zituen. Baina laster bueltatu zen hip hop kantak idaztera, ska musika alde batera utzita. 2007. urtean grabatu eta argitaratu zituen bere lehenengo kantak: Intro, Eklipsea, eta Ibtisamah. Kanta hauek euskaraz grabatu ziren.

Maisha MC-ren euskararekiko konpromisoa oso estua izan da betidanik, nahiz eta ingurugiro erdaldun batean jaio eta hazi. Bere aitite Ermiñi Iza, gudaria zen, baita Barakaldoko lehenengo euskara irakasle klandestinoa frankismoan.[4] Maisha MC-k ez zuen bere aititea ezagutu, baina berarengan influentzia handia izan zuela adierazi du hainbat elkarrizketetan.[5]

121 krew eta euskarazko rapa (2006-2016) aldatu

2006. urtean, 121 krew-ko Endika Lahaine ezagutu zuen, eta handik gutxira abesti bat grabatu zuten batera, eta kontzertuak ematen hasi ziren, Aritz Sound System, Selektah Kolektibo taldearen sortzailearen gidaritzapean. Bertso hop kontzertuak ematen zituzten garai hartan, euskarazko hip hopa eta bertsolaritza fusionatuz.

2007. urtean lehenengo hip hop musika ekoizpenak egin zituen. Garai honetan 3 diska grabatu zituen 121 krew taldearekin: Guztiok Bat... Euskal Rap! (2009), Hiriaren Taupadak (2011) eta Mahatsen Denbora / Azken Afaria (2016). Urte hauetan beraien kanta Gora Baraka, Behera Neguri! oso ezaguna egin zen Euskal Herrian. 200 kontzertu baino gehiago eskaini zituen, Manu Chao, Violadores del Verso, edo Tote King bezalako artistak teloneatuz. 2012. urtean, Mondosonoro musika aldizkariaren arabera, "121 krew euskal raparen errege ziren, Norte Apache eta Kodigo Norterekin batera".[6] Esne Beltza taldearekin ere kolaboratu zuen zenbait zuzenekotan rapeatzen baita kanta bat grabatzen beraien Freedom diskarako. Break on Stage hip hop festibal handiaren aurkezlea ere izan zen 2012. urtean. 2014. urteaz geroztik Maisha MC Taupaka elkarteko kidea da.

2015. urtetik, Maisha MC Erresuma Batuko Cambridge hirira joan zen bizitzera. 2016. urtean 121 krew rap taldeak amaiera eman zion hamasei urteko ibilbideari, Mahatsen Denbora / Azken Afaria disko bikoitza kaleratuz. Diskoaren 150 ale baino ez zituzten kaleratu, eta horietako bakoitzarekin taldearen azken kontzerturako sarrera bat jasoko zuen erosleak. Urriaren 15ean izan zen kontzertu hori, Bilboko 7 Katu gaztetxean.[7]

Euskal Herriko hip hop, elektro eta dubsteparen erreferentzia bihurtu zen garai horretan. Euskaraz rapeatu eta inprobisatu zuen MC gutxietariko bat, eta Euskal Herrian dubstep eta trap ekoizten lehenengoetarikoa.[8]

Patrol Destroyers eta musika elektronikoa (2011-2017) aldatu

EDM eta dubstep musika elektronikoen doinuak asko erakarri zuten, eta 2011. urtean 121 krew-ko Hawa DJ eta Rufoh Beatbox kideekin batera, Patrol Destroyers taldea sortu zuen. Patrol Destroyers-ek EDM eta dubstep musika jorratzen zituen, euskaraz batez ere, eta Euskal folklorearekin fusionatuz ere jolasten zuten. Patrol Destroyers-ko DJ bezala, 50 kontzertu baino gehiago eskaini zituen, Bartzelonan eta Paris-en besteak beste. Beraien zuzenekoak oso bortitzak ziren, eta bideoklipak apurtzaileak. Party and Borroka terminoa zabaldu zuten.[9] 2012. urtean Maisha eta Hawa DJ eta ekoizleek NASTY BILBAO estudioa zabaldu zuten ZWAP (Zorrozaurre Art Work in Progress) kolektiboaren bitartez, euskarazko rapa eta Euskal Herriko elektronika bultzatuz. Garai honetan hainbat artistentzako musika ekoiztu zuten, Gose, Norte Apache, Norzzone edo Oliba Gorriak taldeentzak, besteak beste.

2016. urtean, Kyata Chibalabala Zambiako DJ-arekin batera Pink Mangoes taldea sortu zuen, eta bikote bezala hasi ziren pintxatzen Cambridge hirian hainbat alditan, Afrikako musika, Euskal Herriko musika eta elektronika fusionatuz.

Bakarkako lana (2017, -) aldatu

121 krew eta Patrol Destroyers jotzeari utzi zutenetik, Maisha MC bakarkako lanean ibili da.[10]

Bi urtez egon zen bere lehenengo bakarkako lanean, VMME SAHAR. VMME SAHAR, proto-euskarazko aurkitutako hitz zaharrenak dira (ume zahar, edo seme nagusia). Nafarroako ilobi batean topaturiko bi hitz horietan hasi zen diskaren kontzeptua garatzen. MaishaMC-k adierazi duen bezala,[11] bat du kultura berrienetan –hip hop, street art, etabar–, eta ume baten energia du, explosiboa da (VMME). Aldi berean, beste hanka bat du bere kultura aintzinaren defentsan –euskara, euskal instrumentuak, etabar– (SAHAR). Diska hau benetazko hibridoa da, diska futurista eta kontzeptuala da. Alboka eta trap-a, Txistua eta West Coast whistle (Dr. Dre-k popularizatu zuena), Oteizaren ahotsa eta NASA-k Marten grabatutako haizeak nahastu zituen diska honetan, besteak beste. VMME SAHAR, Maisha MC Euskal Herritik, Martera egin nahi zuen bidaia da. Kaliforniako geltokitik bota zizkigun Maisha-k 10 kanta hauek.[12]

Maisha MC-ren estilo bakar honek ospe handia hartu zuen San Frantzisko - Oakland - Bay Area-ko hip hop eszenan. Besteak beste, Oakland-en ospatutako TFS Beat Beattle-ko epaileek TOP 8 producer aukeratua izan zen, parte-hartzaileen guztien artean (60 baino gehiago). Amoeba Music diska-dendarekin kontratu bat sinatu eta gero, VMME SAHAR diska Kalifornian jarri zen salmentan (San Francisco, Berkeley eta Los Angeles hirietan). Amoeba Music-ek VMME SAHAR 2019 urteko diska gomendatuen artean aipatu zuen. VMME SAHAR diskako hiru kanta, gehien entzunen artean egon ziren Badok atarian sei asteetan zehar.

Estatu Batuetan hainbat hip hop ekoizle (Dibia$e, Lord Finesse, Large Professor, Exile...) pertsonalki ezagutu zituen, baita hip hop artista esanguratsuak zuzenean ikusteko aukera izan ere (Wu Tang clan, Eric B & Rakim, De La Soul, A$AP Rocky, Madlib, Souls of Mischief, Warren G...). Kalifornian bizitzeak izugarrizko inspirazioa izan zen Maisha MC-ren musikan.

Komisario artistikoa: ekitaldien antolakuntza eta ekoizpena (2012, -) aldatu

Hiru urtez (2012-2015), ZAWP-eko partaidea izan zen, hainbat musika ekitaldi antolatuz (Berta BitterSweet edo Askapen Sound Systema, esate baterako).

LORALDIA jaialdiaren programatzailea izan zen bi urtez (2016-2017) "BILBRONX: Kalea in da house!", kaleko arteen festibalaren zuzendari, diseinaitzaile eta antolatzaile. Hip hop artista internazionalak (Icykal, Layiee) ekarri zituen, artista lokalekin batera (Nizuri Tazuneri, EH2000 eta Laize) jotzera. Ile aipantzaileak eta tatuatzaileak gonbidatzen zituen ekitaldi hauetara, London edo Berlin hirietan ikusitakoak influentziaturik.

DSS2016 (Donostia San Sebastián 2016, Europako Kultur hiriburua) komisario artistikoa izan zen, street tARTar festibalaren diseinatzailea eta antolatzailea, 2015-2016.[13] Stanford University-ko Stanford Concert Network-eko musika ekitaldi produktorea hautatua izan zen.

Zinema eta bideoklipak aldatu

7 bideoklip zuzendu ditu Maisha MC-k, baita 5 laburmetraiatan parte hartu ere. Guztira, bere bideoek 30.000 bisita baino gehiago dituzte Youtube-n.

2015. urtean, Escuela de Cine del País Vasco (ECPV/EHZE) Euskal Herriko Zinema Eskolan, laburmetraien zuzendaritza ikasi zuen. Bi urte geroago, London Film School-en Visual Storytelling ikasi zuen, Josh Appignanesi zinema zuzendari britainarra bere irakaslea zelarik.

Irratia aldatu

(2010 - gaur egun) EiTBko, hain zuzen Euskadi Irratiko "Faktoria" programaren kolaboratzailea da. Hasieran Dj Makala-rekin batera musika aukeratuz, eta geroago irrati esatari bezala Irati Andarekin. Gaur egun bakarka dihardu "Arts & Science" atalarekin.

(2007-2009) Tas-tas Bilboko irrati librearen kolaboratzailea izan zen "121 ahotsik gabekoen ahotsa" irrati saioan, non kaleko albisteak rap doinuan jorratzen diren.

Diskoak eta musika ekoizpena aldatu

Urtea Obra Rola Oharrak
2006 Intro, eklipsea, Ibtisamah Single Musika ekoizlea, rap kantaria Interneten bakarrik argitaratutako lehenengo hiru rap kantak
2009 Anitzak Hitzak Album (LP) Rap kantaria Kolaboratzailea
121 krew - Guztiok bat... Euskal Rap! Mixtape

(EP)

Musika ekoizlea, rap kantaria
2011 Esne beltza - Freedom Album (LP+DVD+liburua) Rap kantaria Kolaboratzailea
121 krew - Hiriaren Taupadak Album (LP) Disko-ekoizlea, rap kantaria
Pirritx eta Porrotx - Zazpikoloroa Album (LP) Rap kantaria Kolaboratzailea
Juan Carlos García Hoyuelos - Se lo dije a la noche Liburua + DVD Rap kantaria Kolaboratzailea
2012 Gose - IIIII Album (LP) Musika ekoizlea (Patrol Destroyers) Kolaboratzailea
121 krew - Iraganaren Etorkizuna Single Musika ekoizela, rap kantaria Taupaka kolektiboak argitaratutako bilduma
Norzzone - Bizirik Album (LP) Musika ekoizlea Kolaboratzailea
2013 Pa´alante Venezuela Album (LP) Musika ekoizela (Patrol Destroyers), rap kantaria Kolaboratzailea
Patrol Destroyers - Hotza Single Musika ekoizlea (Patrol Destroyers) ENTZUN! aldizkariak 2013. urteko euskarazko kantu onenen bildumarako hautatu zuen, >14.600 bisita Youtube-n
Askapen Sound Systema - Mundua Salgai Album (LP) Rap kantaria Kolaboratzailea
Patrol Destroyers - Bizitza Single Musika ekoizlea (Patrol Destroyers) >7.800 bisita Youtube-n
2014 Norte Apache VS Patrol Destroyers - Errima EP Disko-ekoizlea (Patrol Destroyers), rap kantaria
Norzzone - Amairu dok Album (LP) Disko-ekoizlea
Pentatonix folk eta Patrol Destroyers - Izan Kaskagorri (25 urte) Single Musika ekoizlea (Patrol Destroyers)
Patrol Destroyers - Arnasa Single Musika ekoizlea (Patrol Destroyers) >9.000 bisita Youtube-n
Oliba Gorriak - Ideien guda Album (LP) Musika ekoizlea (Patrol Destroyers) Kolaboratzailea
2015 Patrol Destroyers - Agur Xiberua Remix Single >13.800 bisita Youtube-n
2016 Maisha MC - Heaven knows what (featuring Fani) Single Musika ekoizela, rap kantaria
121 krew - Mahatsen denbora / Azken afaria Album (LP) Disko-ekoizela, rap kantaria
Patrol Destroyers - Ga$ Single Musika ekoizlea (Patrol Destroyers), rap kantaria >3.000 bisita Youtube-n
Patrol Destroyers - AFA (featuring Izaro) Single Musika ekoizlea (Patrol Destroyers) >3.000 bisita Youtube-n
2017 Bilbo Hiria Irratia - 20 Urtez Euskal Taupada Album (LP) Musika ekoizlea, rap kantaria Kolaboratzailea
Nizuri Tazuneri - Musika ala hil Album (LP) Musika ekoizlea Kolaboratzailea
2019 VMME SAHAR Album (LP) Musika ekoizela, rap kantaria
2020 "Endika Lahaine & Hawaiiano Kid - Xamanak" Album (LP) Musika ekoizela, rap kantaria Kolaboratzailea

Zinema, bideoklipak, antzerkia eta telebista aldatu

Zinema aldatu

Urtea Pelikula Rola Oharrak
2009 MC Txirrita Elkarrizketatua Xabier Silveirak zuzendutako dokumentala
2012 Bake minutu bat Aktorea eta soinu banda UNESCO etxeak antolatutako lehiaketaren finalista
2013 Ederra da Gidoilaria Euskarazko dokumental onena saria ON Zientzia txapelketan (Elhuyar eta DIPC antolatuta)
Nire aitaren etxea? Soinu banda Irene Bauk zuzendutako laburmetraia
2015 Yi Pi Kayei Edizioa Escuela de Cine del País Vasco (ECPV/EHZE) Euskal Herriko Zinema Eskolako amaierako proiektua

Bideoklipak aldatu

Urtea Bideoklipa Rola Oharrak
2015 Bi bala - I am Basque Zuzendaria >10.500 bisita Youtube-n
2016 121 krew - Arkakusoak Zuzendaria >2.600 bisita Youtube-n
Patrol Destroyers - Ga$ Zuzendaria >3.200 bisita Youtube-n
Patrol Destroyers - AFA (featuring Izaro Andres) Zuzendaria >3.000 bisita Youtube-n
2017 Nizuri Tazuneri - Japaiera Zuzendaria >2.600 bisita Youtube-n
2019 Cold Showda - Long Road Zuzendaria >1000 bisita Youtube-n
Lil Flower Nasty - Shadows Zuzendaria >200 bisita Youtube-n

Antzerkia aldatu

Urtea Antzerki obra Rola Oharrak
2016 Fausto: ciudadano ejemplar Musika ekoizpena, zuzeneko DJ eta aktorea Galder Perez-ek zuzenduta
Homenaje a Juan Gelman Musika ekoizpena, zuzeneko DJ eta aktorea Ramon Barea-k zuzenduta
2015 Fausto: herritar eredugarri Musika ekoizpena, zuzeneko DJ eta aktorea Galder Perez-ek zuzenduta
2017 Zutuberrak Musika ekoizpena Galder Perez-ek zuzenduta

Telebista aldatu

Urtea Pelikula Rola Oharrak
2009 Kalakariak Tertuliakide
2014 Zuek hor eta gu hemen Tertuliakide Artea eta zientzia tertuliakidea
2015 15 Baietz! Gonbidatu famatua, abeslaria Gabon zahar eta urte berriko galak

Erreferentziak aldatu

  1. all_powerful_Oz. «Maisha MC: "Rapa poliki sartzen da, baina elektronika tiro bat da"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  2. «Maisha MC, gaur Bilboko Biran eta bihar kaleratuko dau barakaldoarrak disko barria» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  3. GURRUTXAGA, Iker. (2020-07-17). «Maisha MC: «Euskal Herrian mantso ari da gertatzen musikaren eraldaketa»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Historia del Movimiento Euskaltzale. Barakaldo. 1960-1980 (I)» Ezagutu Barakaldo 2018-03-04 (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  5. all_powerful_Oz. «Maisha MC: "Rapa poliki sartzen da, baina elektronika tiro bat da"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  6. (Ingelesez) «MONDOSONORO ZARATA ABRIL 2012» Issuu (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  7. Lan bikoitza argitaratu du 121 Krew rap taldeak agur esateko. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  8. (Gaztelaniaz) Party & Borroka - Ion Andoni del Amo Castro. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  9. «Party eta borroka | Garaigoikoa» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  10. (Gaztelaniaz) «De Euskal Herria a Marte pasando por San Francisco» Euskal Irrati Telebista 2019-11-18 (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  11. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-11-30). ««Quiero dejar de sentirme marciano en Euskal Herria»» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  12. Prieto, June. ««Aspertuta nago Euskal Herrian entzuten den rockaz eta skaz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  13. (Gaztelaniaz) Artezblai. «Arte urbano en Donostia con el festival Street tARTar | Festivales» www.artezblai.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).

Kanpo estekak aldatu