Banksy grafiti artista britainiar baten goitizena da. Uste da 1974an jaio zela, Bristol-tik hurbil, baina haren identitatea ezezaguna da.

Banksy
Banksytruck.jpg
Bizitza
Jaiotza Bristol, XX. mendea
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, margolaria, militante politikoa, artibista, kale-artista, idazlea, eskultorea, grafitti artist (en) Itzuli eta activist shareholder (en) Itzuli
Lantokia(k) West End eta Londres
Lan nabarmenak One Nation Under CCTV (en) Itzuli
Slave Labour (en) Itzuli
Love is in the Bin
Izengoitia(k) Banksy
Genero artistikoa arte publikoa
social-artistic project (en) Itzuli
Kaleko artea

banksy.co.uk
IMDB: nm2612991 Allocine: 422822 Allmovie: p607868
baliorik ez baliorik ez Instagram: banksy Youtube: UCxbCoGJrG1TYaQ36fP7Huuw Discogs: 1117593 Edit the value on Wikidata

Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Haren irudiak harrigarriak eta umoretsuak dira askotan, eta leloekin batera ager daitezke. Mezua, gehienetan, gerra, kapitalismo edo establishmentaren kontrakoak dira. Irudi ohikoenak honakoak dira besteak beste: arratoiak, tximinoak, polizia, soldaduak, umeak eta edadetuak.

Kaleko arte hori, grafiti eta txantiloi teknikak nahasten dituena, Blek le Raten antzekoa da, baita Crass talde anarko-punk-ena. Txantiloiak, hasieratik erabili zituen, eta teknika hori erabiltzeagatik hasi zen nabarmentzen Bristolen eta Londresen.

Denboran zehar, Banksyk toki askotan paratu ditu grafitiak, Bristol eta Londresez gain. Hala nola, Estatu Batuetan edo Israelek Zisjordanian eraikitako harresian bertan. 2006an, Guantanamo espetxeko presoen antzera jantzi zuen panpin bat eta Kaliforniako Disneyland parkean paratu zuen. 2005ean Londresko British Museum-ean labar artearen aldaera bat utzi zuen, non giza irudi primitibo batek erosketa gurditxoa zeramala agertzen zen.

GaleriaAldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo estekakAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Banksy