Ayax eta Prok rapean aritzen den espainiar bikote musikala da. Taldekide bi hauek bikiak izanik, 1991ko uztailaren 23an jaio ziren Granadan, eta beraien izenak Ayax eta Adrian (Prok izen artistikoduna) Pedrosa Hidalgo dira.

Ayax y Prok
Datuak
Musika motarap
Urteak2016
Ayax (en) Itzuli
Prok (en) Itzuli
Informazio gehigarria
ayaxyprok.com…
Facebook: ayaxyprok Twitter: ayaxyprok Instagram: ayaxyprok247 Youtube: UCvAP3YHWzYppmW2qK_RoQLw Spotify: 5Ypafuz95Xk09YDf4tgAvU Musicbrainz: fa8e7fb9-c595-4811-aad9-16b37ac27f5b Edit the value on Wikidata

Anaiek azken urteetan jada esperientzia handia bildu dute hip hop espainola ekoizten haiek haien kontura sortutako diskografikarekin, Albaycin Records[1], haien laguna ere baden DJ Blasfem produktorearen laguntzaren eskutik. Gai sozialei buruzko abeslanak produzitzen dituzte, gertakari eta pertsonaje historikoei erreferentziaz eta kritikaz beterikoak.

Bizitza

aldatu

Bikiak Granadan jaio ziren, Albayzin izeneko auzoan. Beraien gurasoek taberna bat zabaldu zuten eta bertan aritzen ziren lanean. Inguru hoietan hazi ziren, eta 12 urterekin idatzi zuten haien lehen abestia.

Haien nerabezaroan ikasketetan aritu ziren, hainbat arlotan lan egin zuten eta musika sortzen ere jarraitu zuten. Abestiak idatzi ahala, hauek publikatzen aritu ziren gaur egungo famara heldu arte.

2020an, Ayax zinearen munduan murgiltzen hasi zen, eta hainbat filmetan agertu izan da aktore; Hasta el cielo[2] filmean, adibidez.

Ekoizpen musikala

aldatu

Albumak

  • Albayzin Recopilatorio (biak 2016)
  • Cara y Cruz (Ayax 2018)
  • Rojo y Negro (Prok 2018)
  • Le cri de la Rue (Prok 2021)
  • Juglar del Siglo XXI (Ayax 2021)
  • 16 Millas (Prok eta Akapellah 2023)

Abesti ezagunenak

  • Reproches (2017)
  • Fresas con Nata (2018)
  • Guajiro (2022)
  • Bukowski (2020)
  • 4x4 (2014)
  • Zinedine (2020)
  • La Góndola (2022)
  • Cinderella (2020)
  • Ese Cosquilleo (2018)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu