Getze (Ibargoiti)

Ibargoitiko kontzejua, Nafarroa Garaian
Getze Ibargoiti» orritik birbideratua)
Artikulu hau Ibargoitiko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Getze».

Getze[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Getze Ibargoiti[b] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Getze
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia, elizarekin eta Higa mendiarekin


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaIbargoiti
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Salinas de Ibargoiti/Getze Ibargoiti
Burua
(2019-2023)
Iker Esparza Garcia
(kontzejuburua)
Posta kodea31472
Herritarragetzetar
Geografia
Koordenatuak42°41′39″N 1°29′08″W / 42.694166666667°N 1.4855555555556°W / 42.694166666667; -1.4855555555556
Azalera12,72 km²
Garaiera560 metro
Distantzia22,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria131 (2020:  −4)
Dentsitatea10,92 bizt/km²

2020 urtean 131 biztanle zituen.

Bertako biztanleak getzetarrak dira.


Somportetik   Donejakue bidea
Aragoiko bidea
Donejakuera
Abintzao
(4,8 km)
   Getze    Elo
(2,5 km)


Izena aldatu

Getze toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Salinas (1183)
  • Gueçe (1229)
  • Salinas cabo Montrreal (1252)
  • Salinas prope Montem Regalem (1254)
  • Sailinas (1254)
  • Sallinas (1268)
  • Salinas cerca Mont Real (1287)
  • Salinas de Monrreal (1311)
  • Salinas cabe Monreal (1354)
  • Sayllinas (1426)
  • Salinas (1534)
  • Gueze (1691)
  • Salinas de Monreal (1788)
  • Salinas cabe Monreal (1845)
  • Salinas de Ibargoiti (1986)
  • Getze (1988)

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Getzeko armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo zuri batez eta aurrean bere kolorezko orkatz batez osatuta dago. »

Geografia aldatu

Getze Ibargoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima eta landaredia aldatu

Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.

Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.

Estazio meteorologikoak aldatu

Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]


      Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Getze, XV. mendetik gatza merkataritzaz bizi izan da, baita urtero ospatzen zen abere-azokaz ere. Zortzi putzu eta errota bat izan ditu Historian zehar. Herriko festak irailaren bukaeran ospatzen dira, San Migelen omenean. Urtero, uztaileko azken igandean, Gari-jotzeren eguna deritzon ekitaldia ospatzen da. 1996. urtean lehen aldiz egina, egunean zehar gariaren uzta eta gari-jotzea antizinean egiten zen bazala erakusten dute herriko gizon-emakumeek. Herri-bazkaria eta haurrentzako jarduerak ere antolatzen dira.

Demografia aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 131 biztanle zituen Getzek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
91 90 96 96 101 105 115 123 121 120 125 123 121 125 131 137 138 134 138 135 131
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika aldatu

Getzeko kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Iker Esparza Garcia da.

Kontzejua aldatu

Getzeko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Iker Esparza Garcia da. Kontzejukideak 4 daude:

  • Iñigo Valencia Ripodas
  • Jesus Esparza
  • Iñaki Urdaci Uceda
  • Ana Maria Lecumberri

Kontzejuburuak aldatu

2011tik, Getzek 3 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Juan Maria Lecumberri Vera 2011 2015
Itziar Milagros Lara 2015 2019
Iker Esparza Garcia 2019 jardunean

Garraioa aldatu

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Jaiak aldatu

  • San Migelgo jaiak: irailaren azken asteburuan

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /gét͡s̻e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban
  2. /gét͡s̻e iβ̞aɾɣ̞óiti/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Getze - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Getze» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu