Getze (Ibargoiti)

Getze[1] (gaztelaniaz eta koofizialki Salinas de Ibargoiti) Ibargoitiko kontzejua da. Nafarroako herri txikia da, Iruñetik 22 kilometrotara eta Nafarroako zonalde ez euskaldunean kokatuta dago. Zangozako merindadearen barna dago, baita Agoizko barruti judizialean ere. Iruñerriko Mankomunitateko kidea da.

Getze
Ibargoiti, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ibargoiti
Koordenatuak 42° 41′ 39″ N, 1° 29′ 08″ W / 42.694166666667°N,1.4855555555556°W / 42.694166666667; -1.4855555555556Koordenatuak: 42° 41′ 39″ N, 1° 29′ 08″ W / 42.694166666667°N,1.4855555555556°W / 42.694166666667; -1.4855555555556
Altuera 560 m
Azalera 12 km²
Demografia
Biztanleria 135 (2019)
Dentsitatea 11 biztanle/km²

Geografia eta HistoriaAldatu

Ibargoitiko ibarraren mendebaldean dago A-21 autobidea eta NA-2420 errepidearen (N-240 errepide nazional ohia) hegoaldean. Donejakue bidea bere barna pasatzen da, Aragoiko bidea, hain zuzen.

 
Getzeko kontzejuaren kokapena udalerriaren barnean

12 km2-ko azalea du kontzeju osoak; hiriguneak, aldiz, 0,1 km2-koa. Herri mugakideak honakoak dira: Zabaltza Ibargoiti hegoaldean, Idotzin ipar-ekialdean, Abintzao ekialdean eta Elo ipar-mendebaldean[2].

 
San Miguel eliza.

Getzek XV. mendeko eliza gotikoa dauka[3], San Miguel izenekoa. Beste aldetik, Zabaltzako bidean, Elortz ibaia gainetik gurutzatzen duen Erdi Aroko zubia kokatuta dago, 2017. urtean konponduta[4]. Gainera, herritik gertu Elizaberri konbentu zaharraren hondarrak aurki ditzazkegu.

Nahiz eta orain eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen, getzetarrek XIX. mendeara arte euskaraz hitz egiten zuten[3].

Getze, XV. mendetik gatza merkataritzaz bizi izan da, baita urtero ospatzen zen abere-azokaz ere. Zortzi putzu eta errota bat izan ditu Historian zehar. Herriko festak Irailaren bukaeran ospatzen dira, Done Mikelen omenean[3]. Urtero, uztailako azken igandean, Día de la trilla deritzon ekitaldia ospatzen da. 1996. urtean lehen aldiz egina, egunean zehar gariaren uzta eta gari-jotzea antizinean egiten zen bazala erakusten dute herriko gizon-emakumeek. Herri-bazkaria eta haurrentzako jarduerak ere antolatzen dira[5].

Biztanleria eta pertsonai ezagunakAldatu

Getzeko biztanleria XX. mendean[6]
1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000
51 51 51 60 60 71 73 78 78 76 83 84 79 80 78 87 - 90 88 91


Getzeko biztanleria XXI.mendean[6]
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
90 96 96 101 105 115 123 121 120 125 123 121 125 131 137 138 134 138 135


Getzeko biztanleria XX. mendean


Getzeko biztanleria XXI. mendean

Getze Ibargoiti biztanle gehien dituen Ibargoitiko kontzejua da. Nafarroa eta estatu espainol mailan ezagunak izan diren artistak eta kirolariak ditu. Esaterako, Marta Mendia, Ricardo Valencia, Angel Lekunberri eta Ricardo Etxarte kirolariak bezala, baita Fermin Balentzia kantautorea ere.

KomunikazioakAldatu

Egunero (batazbestez 6,7 aldiz egunean) La Veloz Sangüesinako autobus bat herritik igarotzen da.

La Veloz Sangüesinaren ordutegia (2009ko urria)
Atelehena-Ostirala Larunbata Igandea
Iruñea-Getze 13:00; 15:30; 17:00; 20:00 13:00; 15:30; 20:00 20:15
Getze-Zangoza/Kaseda 13:25; 15:47; 17:20; 20:22 / 13:25; 20:22 13:25; 15:47; 20:22 / 13:25; 20:22 20:37
Zangoza/Kaseda-Getze 6:45; 8:00; 14:38; 18:45 / 7:35; 14:20 8:00; 14:38; 18:45 / 7:35; 14:20 19:28 / 19:00
Getze-Iruñea 7:20; 8:26; 15:03; 19:04 8:26; 15:03; 19:04 19:47

Bestalde, errepidezko konexio aparta du Getzek. Pirinioetako Autobia (A-21) getzetik igarotzen da. Autobide hau, Iruñea eta Jaka lotzen dituen errepidea da. Getze 22. kilometroan kokatuta dago. Autobia honekin, Iruñeko erdi aldetik Getzera 15-20 minututan irits gaiteke.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskal Onomastikaren Datutegia. Sinonimotzat Getze Ibargoiti jotzen du.
  2. SITNA Nafarroako Gobernuko Geoataria
  3. a b c Gran Enciclopedia de Navarra
  4. Nafarroako Gobernuko webgune ofiziala Getzeko erdi aroko zubiaren konponketaren berria
  5. Diario de Navarrako berria
  6. a b Nafarroako Estatistika Erakundea Populazio datuen horrialdea

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ibargoiti
Abintzao | Besolla | Ekisoain | Getze | Idotzin | Izko | Lekaun | Sengaritz | Zabaltza | Zilegieta