Miguel Delibes

Miguel Delibes Setién (Valladolid, 1920ko urriaren 17a - Valladolid, 2010eko martxoaren 12a) espainiar kazetari eta idazlea izan zen. 1975etik aurrera Real Academia Españolako kidea izan zen. Asturiasko Printzea Saria jaso zuen 1982an, Espainiako Letren Sari Nazionala 1991n eta Miguel de Cervantes saria 1993an[1].

Miguel Delibes
Miguel Delibes (1998) - 2.tif
LogoNORTE.gif
El Norte de Castillako zuzendari

1958 - 1963 - Félix Antonio González (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaValladolid1920ko urriaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValladolid2010eko martxoaren 12a (89 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Hijos Vallisoletanos Ilustres (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)José Jiménez Lozano
Francisco Umbral
Manuel Leguineche
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, kazetaria eta abokatua
Lan nabarmenakEl hereje
El camino (en) Itzuli
The Holy Innocents (en) Itzuli
Q105979825 Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Izengoitia(k)Max
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
fundacionmigueldelibes.es eta fondomigueldelibes.fundacionmigueldelibes.es
IMDB: nm0217154 Edit the value on Wikidata
Firma de Miguel Delibes.svg

Bizitza eta lanakAldatu

 
Miguel Delibesen erretratua.

Valladolideko unibertsitateko zuzenbide doktoregoa atera zuen, eta katedraduna izan zen hiri bereko merkataritza eskolan. Hiri bereko El Norte de Castilla egunkarian lan egin zuen, bai eta, 1958tik 1963ra, kazetaren zuzendaria izan ere[2]. Ángeles de Castrorekin ezkonduta egon zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Heste lodiko minbizia zuela eta, ebakuntza egin behar izan zioten 1998an eta, 10 urte baino gehiago tumorearekin borrokan eman ondoren, 2010ean hil zen, 89 urte zituelarik.

Delibesek sarritan aitortu bezala, haren bizitzako bi pasio nagusiak literatura eta eper gorriak ehizatzea izan ziren. Kontraesankorra eman dezakeen arren, naturaren miresle eta defendatzaile handia izan zen, eta idazle moduan Gaztelako landa-ingurua sarritan islatu zuen. Haren obrak ironia eta goxotasuna nahasten diren kronika herrikoiak dira gehienetan, gaztelania aberatsez idatziak.

Hiru garai bereiz daitezke Delibesen eleberrigintzan. Lehenengoan La sombra del ciprés es alargada (1947, Alzifrearen itzala luzea da, Nadal saria) eta Mi idolatrado hijo Sisi (1953, Sisi nere seme kutuna) lanak eman zituen argitara, eleberri guztiz landuak eta subjektibismoz beteak. Bigarrenean El camino (1950, Bidea) eta Diario de un cazador (1955, Ehiztari baten egunerokoa) argitaratu zituen, obra arinak eta herrikoiak. La hoja roja (1962, Orri gorria) giza sakontasun handikoa, eta Las ratas (1963, Arratoiak) idatzi zituen ondoren. Kontakizun laburrak ere landu zituen maisuaren lumaz, esaterako, Viejas historias de Castilla la Vieja liburuan (1964, Kastilla zaharreko ipuin zaharrak, Patxi Apalategik euskaratua[3]). Bertan, eskualde horretako pertsonaiak ageri dira beren istorioak kontatzen. Delibesek arreta berezia jarri izan zion beti ahozko hizkerari. Bestalde, antzerkira ere eraman zuten Cinco horas con Mario eleberria (1967, Bost ordu Mariorekin), izan da Delibesen lan ospetsuenetako bat.

Literatura lanakAldatu

Haur literaturaAldatu

Zinemarako egokitzapenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Miguel Delibes idazlea hil da Bizkaie.biz
  2. Miguel Delibes idazle espainiarra hil da Berria.info
  3. Miguel Delibes: Kastilla zaharreko ipuin zaharrak Itzultzailea: Patxi Apalategi. La Primitiva Casa Baroja, 1985. Armiarma.com

BibliografiaAldatu

  • Delibes, Miguel; Mujika Aranda, Nerea (itzul.): Gaztelak dio. - Egan, 2002-3/4, 213-217.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Delibes