Galizia-Leongo mendigunea
Galizia-Leongo mendigunea[1] (galizieraz: Macizo Galaico; gaztelaniaz: macizo Galaico-Leonés edo macizo Galaico-Duriense; portugesez: maciço Galaico-Duriense) Ourense eta Leongo eta Zamorako probintzien artean dagoen mendi multzoa da.
Galizia-Leongo mendigunea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Pena Trevinca |
Garaiera | 2.127 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°N 8°W / 43°N 8°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Geologia | |
Material nagusia | Eskisto Gneiss Granito |
Garaia | Zenozoiko |
Tontorrak
aldatuPena Trevinca (2.127 m), Pena Negra (2.121 m) eta Pena Surbia (2.116 m) dira mendirik altuenak. Aipatzekoak dira O Mustallar (1.935 m), Penarrubia (1.822 m), Pico dos Tres Bispos (1.794 m) Cabeza de Manzaneda (1.781 m), Montouto (1.541 m), Formigueiros (1.643 m) eta Pía Paxaro (1.610 m), halaber.
Mendilerroak
aldatuMacizo Central ourensán mendiguneak, bestela, serra de Queixa, serra de San Mamede, serra do Fial das Corzas eta Montes do Invernadeiro barne hartzen ditu. O Bolo, Chandrexa de Queixa, Laza, Manzaneda, A Pobra de Trives, Viana do Bolo, Vilariño de Conso, Quiroga, Larouco, Vilar de Barrio, Baños de Molgas, Maceda, Castro Caldelas eta Montederramo udalerrietan zabaltzen da. Cabeza de Manzaneda da tontorrik altuena.
Serra do Eixe, Ourense eta Zamora artean, Pena Trevincako mendigunea barne hartzen du, baita Pena Negra eta Pena Surbia ere. Xares eta Sil ibaien arroak banatzen ditu. A Veiga eta Carballeda de Valdeorras udalerrietan zabaltzen da.
Iparralderago, Ourense eta Leon artean, Serra dos Ancares dugu, Pico Cuíña, Miravalles, O Mustallar, Pico de Lagos, Pena Longa, Penarrubia eta Pico dos Tres Bispos tontorrak bertan daude. Honen hegoaldean Serra do Courel dago, Montouto, Formigueiros eta Pía Paxaro mendiekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
Ikus, gainera
aldatuIrudi galeria
aldatu-
Trevincako mendigunea.
-
Pena Trevinca.
-
Sanabriako lakua.
-
O Courel.
-
Etxola tradizionala.
-
O Mustallar elurtuta.
-
Tres Bispos.