Garaizarko Mahatsorriak
Garaizarko Mahatsorriak abesbatza | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Jatorria | Garaizarko Lagunak abesbatza (1987) | |
Egoitza | Begoña | |
Zuzendaria | Izaskun Kintana Arkoitza | |
Ahotsak | Gizonen abesbatza | |
Taldekideak | 40 | |
Urteak | 1987 - ... | |
Fundatzailea | José Luis Etxebarria Goiri "Txelu" | |
Webgunea | www.corogaraizarkomatsorriak.eus |
Garaizarko Mahatsorriak 40 gizonez osatutako Begoñako abesbatza da, Bilbokoa.
Historia
aldatuJosé Luis Etxebarria Goiri-k ("Txelu") 1987ko martxoan sortu zuen Garaizarko Lagunak abesbatza. Gaur egungo Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora frontoiko gela huts batean jarraituko zuten. 1989an neska adiskide eta ezagunekin izen bereko emakume-abesbatza ere eratu zuten.
1992an koru biek izena aldatzen dute eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin federatu egin zen B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea).
Begoñan antolatzen den Bizkaiko Abesbatzen Astean 1998an zuzendu zuen azkenekoz Txeluk gizonen abesbatza. Ikusmen arazoengatik utzi zuen bere ardura eta lekukoa Jose Antonio Kalzada “Surti”-ri pasa zion, hamar urtez bera izango zen zuzendaria.
2008tik 2024ra Miren Zubieta Egia izan zen zuzendaria.
2010eko Santa Zezilia eguna ospatzeko eta Jose Luis Etxebarria Goiri “Txelu” omentzeko Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek kontzertu berezi bat eman zuten elkarrekin.
Betidanik landu dituzte euskal folkloreko abestiak eta Bilboko kantu klasikoak, baina azken urteetan 25. urteurreneko kontzerturako Giuseppe Verdi eta beste musikagile klasikoak ere eskaini zituzten.
Ohiko jarduerak
aldatuUrtean zehar hainbat jardueratan parte hartzen dute. Kaleko animazioan, auzoko jaietan, Bilboko aste nagusian, txikiteo koralean, Gabonetan oles egiten, ospakizunetan, Begoñako astean, Bizkaiko udaberriko emanaldietan etabarretan jardutea maite dute. [1]
Nazioarteko jarduerak
aldatuEuskal Herritik kanpo ere aritu izan dira: Katalunian, Frantzian, Italian, Suedian eta Espainiako hainbat lekutan aritu dira kantari.[2]
2019ko maiatzaren azkenengo astean, Suediara joan ziren, Göteborg, Stockholm eta Uppsala hirietara. Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimu baten landatze-ekitaldian hartu zuten parte. 1941eko ekainean Göteborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesarengatik eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea errazteagatik aitortza eta eskerrak eman zizkioten.[1]
2022ko zenbait abesti
aldatuNazioarteko folklorea
aldatu
Obraaldatu |
Compositoraldatu |
Babylon | Don mc. Lean |
Campanitas | Serge jaroff |
Can’t help falling in love | Elvis Presley |
Inmortal bach | Johann Sebastian Bach |
Stefenkar-souliko | |
Venerabilis barba capuchinorun | W. Mozart |
Musikagileak
aldatu-
W. A. Mozart
-
Etxaun
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Garaizarko Matsorriak abesbatza Suediara - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
- ↑ Coro Garaizarko Matsorriak | Coro Garaizarko Matsorriak. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala
- Garaizarko Mahatsorriak abesbatzaren grabazioak (Bideoak[Betiko hautsitako esteka])
- Garaizarko Mahatsorriak abesbatzaren grabazioak (Urteurrenaren CDa[Betiko hautsitako esteka])
- Garaizarko Mahatsorriak abesbatza. Youtube kanala
- (Gaztelaniaz) BAE (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)
- Begoña eta bere mahatsorriak argazki-bilduma.