Xalbadorren heriotzean
Xalbadorren heriotzean Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia da. 1978an argitaratu zuen Lore bat, zauri bat diskoan.
Xalbadorren heriotzean | |
---|---|
Xabier Leteren, Erramun Martikorenaren eta Pettiren musika-lana | |
Egilea(k) | Xabier Lete, Erramun Martikorena eta Petti |
Argitaratze-data | 1978 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Lore bat, zauri bat (albuma) |
Hitzak | Xabier Lete |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Xabier Lete |
Oso ezaguna da, horrela hasten da: "Adiskide bat bazen orotan bihozbera...".
Bi zatiko poema da; diskoan, lehenengoa errezitatu egin zuen, eta bigarrena kanta bihurtu zuen. Euskal Herrian gehien aditu den Leteren kantetako bat da, izan ere, 2005ean Euskal Kanturik Onena saioa irabazi zuen.
Erramun Martikorenak abestiaren bertsio ezaguna egin zuen 1993an. Luhartz taldeak, Benito Lertxundik, Anne Etxegoienek, Rozalének[1] edo Pettik[2] ere abestu dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=HMOT7bEFC64
- ↑ Kantuz : 1965-2015 : memoria eta desira. Elkar D.L. 2015 ISBN 978-84-9027-437-8. PMC 989148818. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).