Topa dagigun
Topa dagigun Oskorri taldearen abestia da, Georgiako Suliko doinu herrikoia ren doinua erabiltzen duena. Abestiaren hitzak Jon Sarasuak sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak moldatu eta ezagutarazi zuen. Oskorriren abesti oso ezaguna da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan sartu zuten. Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.[1]
-
Oskorri taldea
-
Jon Sarasua, hitzen egilea
Topa dagigun | |
---|---|
Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Iraupena | 4:10 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Suliko |
Hitzak | Jon Sarasua |
Hitzak
aldatuHonela da behin eta berriro errepikatzen den bertsoa:
« | Topa Dagigun Errioxar, Baigorriko, |
» |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Taldea, elkar. «Oskorriri zor dioguna - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Guretzat (Oskorri) Gabi de la Mazak karaokerako prestatua. Youtube
- Topa dagigun abestia OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua. Oskorriren azken kontzertuan, Elkar argitaletxea, Youtube