Boga boga
Abestia
Boga boga marinelei buruzko abesti herrikoi eta ezaguna da. Jesus Guridi musika konposatzaile ospetsuak abesbatzarako bertsio bat egin zuen,[1] Oskorrik ere bertsio bat prestatu izan du,[2] geroago Delirum Tremens eta The Uski's taldeek ere bai.
Boga boga | |
---|---|
Oskorriren, The Uski'sen eta Delirium Tremens (musika taldea)en musika-lana | |
Egilea | Oskorri, The Uski's eta Delirium Tremens (musika taldea) |
Jatorrizko herrialdea | Ondarroa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | tradiziozko musika |
Hizkuntza | euskara |
Arraunean egiteko erritmo aproposa duenez aspaldian traineruetan erabiltzen zuten marinelek beren indar guztiak batera erabiltzeko. Abestiaren jatorria Ondarroa dela esan ohi da.
HitzakAldatu
Jesus Guridik abesbatzarako bertsio bat sortu zuen.
Boga boga,
mariñela, mariñela,
joan behar degu,
urrutira, urrutira,
bai Indietara, bai Indietara.
Ez det, ez det, ez det nik ikusiko
zure plai ederra, plai ederra
Agur, agur, agur Ondarroako
itsas, itsaso bazterra,
itsas, itsaso bazterra.
Mariñela, mariñela,
boga! mariñela!
BertsioakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Boga Boga — Euskal kultur erakundea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-09).
- ↑ HaMaIr. (2010-11-22). 21 Boga Boga - Oskorri.wmv. (Noiz kontsultatua: 2017-08-09).