Jaun baruak

XVIII. mendeko abestia, Benito Lertsundik berreskuratua

Jaun baruak XVIII mendeko epitalamio bat da, Beñat Mardo koblakariak sortua Maria Place Arbouet eta Armand Jean Uharten ezkontzarako.[1]Benito Lertxundi oriotarrari esker ezaguna egin zen 1975ean.[2]

Jaun baruak
Beñat Mardoren eta Benito Lertxundiren musika-lana
Egilea(k)Beñat Mardo
Argitaratze-data1769
IzenburuaJaun baruak
Ezaugarriak
DiskoetxeaElkar
Deskribapena
Honen parte daHunkidura Kuttunak I

Historia aldatu

Uhartetarrak familia indartsua ziren, Uhartehiriari izena eman ziotenak:[3] XIII gizaldian Tibalt II eta Luis IX erregeekin gurutzadetan parte hartu zuten; XIV mendean Nafarroako gerra zibiletan, XVIII. mendean diputatu eta nobleziaren ordezkari izan ziren, eta XIX gizaldian Gustave Clement Uhart Baionako suprefet eta idazlea izan zen.[1]

Bertso hauek Beñat Mardo koblakariak jarri zituen 1769ko urtarrilaren 3an[4] Maria Place Arboueten ezkontzan, Armand Jean Uhart erregeren musketaria esposatu zuenean.[5]

Bertso sorta Jean Jaurgainek jaso zuen, "Arbotiko prima eijerra" izenburuarekin;[6] baina lehen bertsoarekin ere ezaguna izan da, "Jaun baruak aspaldin" alegia; halere, Benito Lertxundik "...eta maita herria, üken dezadan plazera" diskan (1975) grabatu zuenean "Jaun baruak" izendatu zuen, eta horixe da gaur egunean hedatuen dagoen izena.[7]

2010eko "Munduan ortozik" izeneko diskoan, Kherau taldeak Jaun baruak izenburua duen kantaren bertsioa egiten duela aurkituko dugu, eta oraingoan ere hitzak herrikoiak direla adierazten da.[2][8]

Bertsoak aldatu

 
Benito Lertxundi (1971)

Eztei-kantu bat izanik, azken bi ahapaldiak lekuz kanpo daudela dirudi, horregatik zalantzan jartzen dute Beñat Mardok kantatutako bertsoaren zati ote diren.[2]

Jatorrizkoak zubereraz[9] Euskara batura egokituta edo[2]

Jaun Baruak aspaldian xederak hedatü zütüan,
Txori ejer bat atzaman dizü Paueko seroren komentüan
Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogoan beitzüan.

Xedera balitz halako merkatüetan saltzeko,
Xiberoako aitunen semek eros litzazkee oro,
halako txori ejertto zunbaiten atzamaiteko.

Igaran apirilaren bürüan, armadaren erdian,
Züntüdan bihotzean, armak oro esküan;
Present ezpiritüan, manka besoen artean.

Jauna, maite banaüzü, erraiten düzün bezala,
Kita ezazü, kita ezazü Erregeren zerbütxüa
Eta maita herria, üken dezadan plazera.

Jaun barua, orai zü, felizitatzen zütügü,
Zeren beitüzü Musde la Plazaren prima eijerra esposatü;
Andre hori irus düzü, zuri ezteizügü dolü.


Baroi jaunak aspaldian sareak hedatu zituen
Txori eder bat atzeman du Paueko mojen komentuan.
Orain harekin biziko da, aspalditik nahi zuen bezala.

Halako sarea merkatuetan salduko balitz,
Zuberoako aitoren semeek guztiak eros litzakete,
Halako txori edertxo zenbait atzemateko.

Iragan (den) apirilaren amaieran, armadaren erdian,
Bihotzean zintudan arma guztiak eskuan,
Present espirituan, faltan besoen artean.

Jauna, maite banauzu esaten duzun bezala
Utz ezazu, utz ezazu erregeren zerbitzua
Eta maita (ezazu) herria izan dezadan plazera.

Baroi jauna, orain zu, zoriontzen zaitugu
Zeren baituzu Musde la Plazaren alaba nagusi ederra esposatu
Andre hori zoriontsu da, zuri ez dizugu dolu.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Euskal Herria entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I» opendata.euskadi.eus 2016-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  2. a b c d RomoUriarte, Jesus. Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak). (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
  3. «Uhart-Mixe, Une puissante seigneurie... Un château» http://www.amisvieillenavarre.fr/.
  4. Hasieran2. (2015-10-10). «Hasieran: Jaun Baruak» Hasieran (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  5. «Jaun baruak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  6. «Euskal Poesiaren ataria - ARBOTIKO PRIMA EIJERRA - Beñat Mardo» basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  7. «Letras de Jaun baruak de Benito Lertxundi | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  8. Kherau. (2010). Jaun Baruak · Kherau. Baga Biga Musika Ideiak. Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
  9. Xiberoko, Botza. (2022). Denbora Xaramelan bizi. Maule: Xiberoko botza, 98 or..

Kanpo estekak aldatu