Goizean argi hastean

Goizean argi hastean (jatorrizko zubereraz Goizian argi hastian) Zuberoako jatorria duen euskal abesti herrikoia da, Pierre Bordazarrek (Etxahun-Irurik) idatzia. Abesti honen moldaketak euskal musikari ugarik burutu izan dituzte: Benito Lertxundi, Amaia Zubiria eta Txomin Artola...

Goizean argi hastean
Amaia Zubiriaren, Txomin Artolaren eta Benito Lertxundiren abestia
Egilea Amaia Zubiria, Txomin Artola eta Benito Lertxundi
Ezaugarriak
Hizkuntza euskara eta Zuberera
Hitzak Pierre Bordazarre
Bestelako lanak
Musikagilea Pierre Bordazarre

HitzakAldatu

Goizian argi hastian,

ene leiho-hegian

txori bat pausatzen da eta

goratik hasten kantan.

Txori eijerra, hain alegera,

entzuten haidanian,

ene bihotzeko tristura

laister duak aidian.



Ene txoririk maitena,

zertaz jin hiz nigana

Iratzarrazi nialarik

ametsik eijerrena.

Jinik hain goizik, uste hiena

baniala hanitx pena?

Ez, ez, habil kontsolatzera

malerusago dena.

Kanpo estekakAldatu