Santa Agataren koplak
Santa Agateko koplak Otsailaren 4ko Santa Agata bezperan eta Santa Agata egunean bertan ere abesten diren koplak dira. Egun horretan ohitura da etxerik etxe, atariz atari, baserriz baserri, koplak abesten joatea, makilarekin lurra kolpatuz erritmoa jarraitzen den bitartean. Ohikoa da santa eskearen ohitura ere. Garai batean soldaduska egitera joan behar zutenek atez ate koplak kantatzen zituzten dirua biltzeko, Leintz Bailaran esate baterako[1].
Doinua
aldatuEuskal Herri osoan ezaguna da Santa Agataren doinua, koplak diren arren bertso gisa kantatzen dena. Labayru ikastegiak egindako bilketa lanari esker Santa Agedako eta inauteri garaiko abestiak diskoan jaso zituen Amaia Zubiriak 1998an. Ataunen Santa Ageda bezperan abesten zuten "Alabatua Bedeinkatua" kantua berreskuratu zuten.[2]
Hitzak
aldatuEtxekoak agurtu ondoren Agata Cataniakoaren bizitzaren pasarteak kantatzen dira[3][4].
Berezko testua Gipuzkoaldean
aldatu« |
1. Zorion, etxe hontako denoi!
2. Santa Ageda bezpera degu
3. Siziliako ugarte ederrak
4. Edertasunez jaunak apaindu
5. Agedak bere maite bakarra
6. Emakume gaizto baten mende,
7. Amorru biziz oinutsik jarri
8. Alperrik gizon gaiztoak zuten
|
» |
Pasarte gehigarriak
aldatuErein argitaletxeak 2000 urtean argitaraturiko hitzak[5]:
« |
ALKATE JAUNARI
ETXEKO JAUNARI
BIKARIO JAUNARI
ETXEKO ANDREARI
SENAR-EMAZTE GAZTEEI
ETXEKO ALABARI
2. Mutil taldea hementxe gaude,
ETXEKO SEMEARI
ETXEKO HAURREI
DENDETAN
TABERNETAN
2. Ura gustatzen zaigu eskuak
|
» |
Etxekoak agurtu ondoren Agata Cataniakoaren bizitzaren pasarteak kantatzen dira[3][4].
Bizkaiko bertsio bat
« |
1. Zorion, etxe hontako denoi!
2. Santa Ageda bezpera degu
3. Siziliako ugarte ederrak
4. Edertasunez jaunak apaindu
5. Agedak bere maite bakarra
6. Emakume gaizto baten mende,
7. Amorru biziz oinutsik jarri
8. Alperrik gizon gaiztoak zuten
|
» |
Bizkaialdeko bertsioa
aldatuBizkaialdean koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa bakarrik.
Hitzak | Euskara batuaz edo | |
---|---|---|
|
|
Bizkaialdeko kostaldeko bertsio ezaguna
aldatuSanta Ageda, Ageda,
gure martiri maitea,
gure herriari emon eiozuz
zoriona eta pakea.
Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitea,
gure herriari emon eiozuz
zoriona eta pakea.
Bertsio berriak
aldatuMaialen Lujanbio (2016)
aldatu2016an Maialen Lujanbiok Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan Beti Bezperako Koplak 'Santa Ageda' kopla berezia bota zuen. Genero-indarkeriaren salaketa gordina egin zuen. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatu, bai eta hura gainditzeko ezintasuna ere.[6][7] Gero hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo batean animazio teknika ezberdinak erabiliz Lujanbioren gogoeta osatu zuten:[8]
Santa Ageda eguna
beti bezpera deguna
ohitura batzuei ez zaie inoiz
iristen biharamuna.
Ezetza jaso zun arrakgizonak, Jainko lurtarrak
ta Ageda gure martiriari
moztu zizkion bularrak.
Aterik ate kantari gatozmakil ta ahots ozen gu
etxe hontako nagusi jaunak
etxekoandrea jotzen du.
Kolpe ta kolpe aldaba
hotsa mututuz ahal bada
baserri hontako osaba zaharrak
erabiltzen du alaba.
Kalean jator ziharo
etxean dena birao
senar onaren labanak zeuzkan
odol gorrizko bi aho.
Leihotik bota du haurra
kolpez hausten da intxaurra
boterea ez da hainbeste aldatu
hogei mendetatik gaurra.
Aurrera goaz dena aldatzen dadenbora pasa heinean
dena aldatzen da aldatzen ez den
oinarri baten gainean.
Beste zulo bat kiroldegianaldagela ohi den gizondegian.
Zulo bat berriz kiroldegian
aldagela bat den andrategian.
Begi nini bat zulo erdian
iltze zorrotz baten punta begian.
Labana zorrotz aortankarraxi min bat ahotan
zuhaitzak gizon bihurtzen dira
pasadizo itzal hortan.
Talde erasoan hienapizti bakarrak nahiena
territorioa markatu nahia
Koloniako haiena.
Kalashnikov, bonba, makil...
bizitza merkeegi dabil
gerran gizonak hiltzen dituzte
andreak bortxatu ta hil.
Atseden bat eskopetakbotak kendu ta apretak
neska gazte bat mereziko du
gudariaren apetak.
"Adios" orain esaten diotsanta honekin batean
beti bezperan bizi gaitezen
zorionez ta pakean.
La Kora (2020)
aldatuBilboko La Kora abesbatza feministak 2020ko Agate Deuna bezperan Bilboko kaleetan barna koplak abestu zituzten, Ageda bezpera pagano eta feminista aldarrikatuz. Hau izan zen haien adierazpena:[9]
"Santa Ageda bezpera honetan, Kora-ko emakumeak ere gure makilekin kalera ateratzen gara abestera, kontzientziak astintzera, tradizio bat berrikustera, zeinaren jatorria, izatez, aldareetara igotako indarkeria matxistaren eta zapalkuntzaren historia den.
Esanahi ezberdina berreskuratu nahi dugu, lehenagokoa, kristautasunaren aurretik ere Euskal Herrian errito eta jai paganoak ospatzen ziren eta. Neguaren erdialdean, otsailean, jendea kantatzera irteten zen eta makilekin lurra jotzen zuten erritmikoki, Ama Lurra esnatzeko neguko solstizioaren ondoren.
Gaur, guk gure bularrak betez abesten dugu eta Agedaren tortura salatzen dugu. Haren oroimenez abesten dugu eta gure makilekin sinbolikoki kontzientziak astintzen ditugu. Beragatik, gugatik eta isilarazitako emakume guztiengatik abesten dugu eta ironiaz eta lotsagabekeriaz egiten dugu, geure hitzekin, gure askatasun eta bizitza nahiak airera botaz."
Maddalen Arzallus (2021)
aldatuMaddalen Arzallus-ek beste bertsio bat plazaratu zuen 2022an. Agataren heriotzaren larria gogoratu eta gero, gaurko indarkeria matxistarekin lotu zuen:[10]
- [...]
- Gaur egun ere bada munduan
- hamaika andre martiri
- behar denean ez da ordea
- salbaziorik agiri
- Makilak hartu, lurra kolpatu
- ta egin dugu zati bi
- ta makilkadak ematen gabiltz
- zu niri, eta zu niri
- Santa Agedaz dantza ditzagun
- gure aho eta mihi
- lotan dagoen gizarte baten
- esnagarri izan bedi
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Aretxabaletako aurreskua - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- ↑ «Amaia Zubiria: tradiziozale ez naiz baina edertasunzale bai» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ a b Ohitura zaharra berritzeko asmoz. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- ↑ a b Santa Ageda. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- ↑ Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- ↑ «Beti bezperako koplak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ «Maialen Lujanbioren 'Beti-bezperako koplak', arrakastatsu» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ a b c d «'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ Makeip. (2020-02-09). Euskara: Abesbatzaren adierazpena 2020ko Ageda bezperanEspañol: Comunicado del coro feminista en víspera de Santa Ágeda 2020. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ Euskal Karaokeak. (2022). Santa Ageda (Maddalen Arzallus). (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).