Raimundo Sarriegi
Raimundo Sarriegi Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1838ko martxoaren 15a – 1913ko apirilaren 23a) musikagilea izan zen. Haren musika lanik ospetsuena ezbairik gabe San Sebastian martxa da (1862), Serafin Barojaren hitzez lagundua.
Raimundo Sarriegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1838ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1913ko apirilaren 23a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta musikagilea |
Genero artistikoa | zarzuela |
Bizitza
aldatuDonostiako Egia auzoko Etxeberri edo Kojaenea izeneko baserrian jaio zen, luzaro Puyuelo kalean (gaur egungo Fermin Kalbeton kalea) jaio zela uste izan bazen ere.[1]
Txikitatik izan zuen musikarekin harremana. Santa Maria basilikan tiple izan zen, eta gerora tenor ospetsu San Bizente parrokian. Jose Juan Santesteban maisu handiaren ikasle izan zen.
Peñaflorida kaleko Udal Musika Eskoletako solfeo irakasle izan zen, Donostiako Orfeoia sortu eta zuzendu ere egin zuelarik. Sarriegi 1913ko maiatzaren 4an zendu zen Narrika eta Arrandegi kaleen izkinako Telleria botikan zegoela.
Musika lanak
aldatuSarriegiren konposizio lanik ezagunena San Sebastian martxa da. Danborradako eta inauterietako beste hainbat konposizio ezagun ere egin zituen: Tatiago (1882), Iriyarena (1882), Retreta (1882-1884), Diana (1882), Polka (1885), Donostiako karnabala bilduman jasotako abesti multzoa eta abar.
Gaur egun, Sarriegiren irudia ikusgai dago bere izena daraman plazan, Bretxa azokaren ondoan, Donostian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Raquel Rodríguez «Un nuevo trabajo sobre Sarriegui revela que nació en un caserío de Egia», Diario Vasco, 2006-01-17.
Kanpo loturak
aldatu- Raimundo Sarriegiren biografia. Bagera.net.
- (Gaztelaniaz) Raimundo Sarriegiren biografia. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Raimundo Sarriegiren webgunea Eresil-en. Eresbil.