Francisco Madina
Francisco Madina Igartzabal edo Aita Madina (Oñati, 1907ko urtarrilaren 29a - ib., 1972ko ekainaren 30a) gipuzkoar apaiz eta musikagilea izan zen.
Francisco Madina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1907ko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Oñati Burgos Argentina New York |
Heriotza | Oñati, 1972ko ekainaren 30a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | agustindar |
Zubillaga (Oñati) auzoko baserri batean jaio zen, eta nerabea zela nobizio letrandar sartu eta Burgosen egin zituen teologia ikasketak, Jose Maria Beobide eta Antonio José musikari maisuekin harremanetan sartuz. 1929an lehenengo meza eman zuen jaioterrian eta bertan 3 urtez jardun zuen klaseak ematen ikastetxe batean.
1932an Argentinara bidali zuten eta Buenos Aires eta Salta (herrialdeko ipar-mendebaldean) artean bizi izan zen 23 urtez. Han idatzi zituen musika obra gehienak: operak, sonatak, suiteak eta arpa kontzertu bat, Nicanor Zabaletarentzat idatzia.
1955ean New Yorkera joan zen eta Letrandarren egoitza sortu zuen han. 1957tik aurrera hasi ziren ezagutzen Euskal Herrian Francisco de Madinaren obrak (Orreaga, Aita Gurea, Illeta, Arantzazu). Kontzertu berri batzuk prestatu zituen Estatu Batuetan eta 1972an gaixorik itzuli zen Oñatira, eta bertan hil zen.
Musika lanak
aldatuEuskal folkloreak asko eragin zituen bere lanak, baina bere bi konposiziorik ezagunenak erlijiosoak dira, alde batetik "Aita Gurea", Argentinan idatzita 1946an eta bestetik "Agur Maria".
Beste lan garrantzitsuen artean hauexek ditugu bestela:
- "La cadena de oro" oratorioa, Teatro Cervantesen (Buenos Aires) estreinatua 1944an.
- "Orreaga" sonata, 1954an estreinatua eta izen bereko guduari buruzkoa dena.
- "Flor de Durazno" opera, Hugo Wasten lanean oinarritua eta Teatro Argentinon (La Plata) lehenengoz aurkeztua 1957an.
- "El Bardo de Itzaltzu" dramaren partitura egin eta Buenos Airesen aurkeztu zuen.
- "Rapsodia Vasca" Teatro Politeaman (Buenos Aires) estreinatua.
- "Sonata Vasca" Carnegie Hallen (New York) aurkeztua.
- "Suite" BBCk Londresen grabatua.
- "Concierto para Arpa y Orquesta".
- "Arantzazu" (1957), berriztatutako santutegiaren irekiera zela-eta idatzia eta Oñatiko parrokian aurkeztua.
- "Concierto Vasco" lau gitarra eta orkestrarako kontzertua, San Francisco (Kalifornia) hirian estreinatua 1970ean.
- "Concierto Latino".
- "Concierto Flamenco".
- "Concierto Sacro" (amaitu barik).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz)Aita Madinaren biografia Auñamendi entziklopedian